Ehunmiliak probarako boluntario bila
Arrastaka mendi taldeak uztailaren 13tik 15erako antolatu du aurtengo Ehunmiliak ultratrail proba. Antolaketa lanetarako, ordea, boluntarioen beharra dute, aurreko edizioetan bezala. Hori dela eta, parte hartzeko prest dauden guztiei deia egin diete, datorren asteazkenean egingo duten bilerara ager daitezen. Arrastakak Beasaingo Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Arrastaka taldeak azaldu duenez, ibilbidearen zati bat markatzea, parte hartzaileei ahal den heinean laguntzea, eta lasterkariak pasa ondoren, dena jasotzea dira egin beharreko lanak, «mendia gu joan aurretik zegoen moduan uzteko». Aipatutako lan horiek, Larraiztik hasi eta Uarraingo bidean egingo dituzte; tartean daude Txindoki, Ganbo Txiki eta Ganbo gailurrak. Antolatzaileek hasieratik izan duten helburua, «kalitatezko proba bat» izatea da. Hala, aurreko urteetan erakutsi duten maila mantendu nahi dute aurten ere, bai kirol aldetik eta bai antolakuntza aldetik. «Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan». Antolakuntzako kideekin harremanetan jarri nahi duenak, 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.
Arrastaka mendi taldeak uztailaren 13tik 15erako antolatu du aurtengo Ehunmiliak ultratrail proba. Antolaketa lanetarako, ordea, boluntarioen beharra dute, aurreko edizioetan bezala. Hori dela eta, parte hartzeko prest dauden guztiei deia egin diete, datorren asteazkenean egingo duten bilerara ager daitezen. Arrastakak Beasaingo Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan.
Arrastaka taldeak azaldu duenez, ibilbidearen zati bat markatzea, parte hartzaileei ahal den heinean laguntzea, eta lasterkariak pasa ondoren, dena jasotzea dira egin beharreko lanak, «mendia gu joan aurretik zegoen moduan uzteko». Aipatutako lan horiek, Larraiztik hasi eta Uarraingo bidean egingo dituzte; tartean daude Txindoki, Ganbo Txiki eta Ganbo gailurrak.
Antolatzaileek hasieratik izan duten helburua, «kalitatezko proba bat» izatea da. Hala, aurreko urteetan erakutsi duten maila mantendu nahi dute aurten ere, bai kirol aldetik eta bai antolakuntza aldetik. «Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan».
Antolakuntzako kideekin harremanetan jarri nahi duenak, 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.














