Enpresa baten kudeaketa nola egiten den irakatsiko du Goiekik
Goiekik, Goierri beheko garapen agentziak, enpresa baten kudeaketa nola egiten den erakusteko ikastaro bat antolatu du. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena eman dio ikastaroari, eta enpresaren bat martxan jartzeko as...
Goiekik, Goierri beheko garapen agentziak, enpresa baten kudeaketa nola egiten den erakusteko ikastaro bat antolatu du. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena eman dio ikastaroari, eta enpresaren bat martxan jartzeko asmoa duen edozein herritarri zuzenduta dago.
Ikastaroa hilaren 25ean hasiko da, eta uztailaren 6an bukatu. Goiekik Ordiziako Mallutz industrialdean dituen bulegoetan izango dira eskolak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Ideia eta jarduera; merkatua; marketina; sare sozialak; alderdi ekonokiko finantzieroa; alderdi laborala; tributazioa; eta kooperatiben alderdi fiskala dira jorratuko diren gaiak. Informazio gehiago 943 16 18 31 zenbakian.












