Klubeko zuzendaritza teknikoko kide izatera pasa da Santos Regil
Ordizia Rugby Elkartea ari da dagoeneko datorren denboraldiari begirako hainbat alderdiri nahi duen itxura ematen. Alderdi teknikoan izango diren berritasunen berri eman zuen herenegun. Hartara, orain arte formazio lanetan aritu den Santos Regil klubeko zuzendaritza teknikoki kide izatera pasa da, eta aurrerantzean hark hartuko du klubaren kirol arloa gidatzeko ardura. Regil jokalaria ohia da, Espainiarekin ere aritua da eta IRB titulua ere badu. Orain lehen taldean ari diren Julen Goia, Imanol Iruarriz eta Aitzol Idiakez haren eskuetatik pasatakoak dira. Aitor Araña presidenteak pozik dago hartutako erabakiarekin: «Epe luzera pentsatu behar dugu, eta proiektu honek jarraipena izatea nahi dugu. Lorpenei ez diegu uko egingo, eta fitxaketak ere etorriko dira, baina oinarria etxeko jendearekin osatu nahi dugu». Axio Arañak segituko du entrenatzaile lanetan, baina hiru laurdeneko jokalarien lanari jarraipena egiten Phil Huxford ariko da. Horren ondorioz, Zeelanda Berrikoak minutu gutxiago jokatuko ditu ziurrenik datorren sasoian. Gorka Nuñez prestatzaile fisikoak ere taldean jarraituko du. Saiz, harrobiko kirol zuzendari Orain arte infantiletaz arduratu den Igor Saiz beheko mailetako eta errugbi eskolako kirol zuzendaria izango da, eta hari koordinazio lanetan laguntzen Axier Alvarez de Eulate lehen taldeko jokalaria ariko da. Amlin Challenge Cup-en jokatzeko aukera ere suertatu zaio Ampo Ordiziari –Quesos uko egin dio–, baina [...]
Ordizia Rugby Elkartea ari da dagoeneko datorren denboraldiari begirako hainbat alderdiri nahi duen itxura ematen. Alderdi teknikoan izango diren berritasunen berri eman zuen herenegun. Hartara, orain arte formazio lanetan aritu den Santos Regil klubeko zuzendaritza teknikoki kide izatera pasa da, eta aurrerantzean hark hartuko du klubaren kirol arloa gidatzeko ardura.
Regil jokalaria ohia da, Espainiarekin ere aritua da eta IRB titulua ere badu. Orain lehen taldean ari diren Julen Goia, Imanol Iruarriz eta Aitzol Idiakez haren eskuetatik pasatakoak dira. Aitor Araña presidenteak pozik dago hartutako erabakiarekin: «Epe luzera pentsatu behar dugu, eta proiektu honek jarraipena izatea nahi dugu. Lorpenei ez diegu uko egingo, eta fitxaketak ere etorriko dira, baina oinarria etxeko jendearekin osatu nahi dugu».
Axio Arañak segituko du entrenatzaile lanetan, baina hiru laurdeneko jokalarien lanari jarraipena egiten Phil Huxford ariko da. Horren ondorioz, Zeelanda Berrikoak minutu gutxiago jokatuko ditu ziurrenik datorren sasoian. Gorka Nuñez prestatzaile fisikoak ere taldean jarraituko du.
Saiz, harrobiko kirol zuzendari
Orain arte infantiletaz arduratu den Igor Saiz beheko mailetako eta errugbi eskolako kirol zuzendaria izango da, eta hari koordinazio lanetan laguntzen Axier Alvarez de Eulate lehen taldeko jokalaria ariko da.
Amlin Challenge Cup-en jokatzeko aukera ere suertatu zaio Ampo Ordiziari –Quesos uko egin dio–, baina ez jokatzea erabaki du, «ehuneko ehunean aritzeko bermerik ez duelako klubak».














