Kuadrilla arteko futbol txapelketaren bigarren final laurdenetako partidak asteburuan
Aurreko asteburuan lehen final laurdenetako partidak jokatu ondoren, bihar eta etzi artean jakingo da zein talde pasako diren Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren finalerdietara. Hauek izan ziren aurreko asteko emaitzak: Rockus-Tzulo (0-0); Zerdia...
Aurreko asteburuan lehen final laurdenetako partidak jokatu ondoren, bihar eta etzi artean jakingo da zein talde pasako diren Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren finalerdietara. Hauek izan ziren aurreko asteko emaitzak: Rockus-Tzulo (0-0); Zerdiau-Ferro (3-0); Per la Forza-Kozen (2-1) eta Bekause-Downtown (0-2).
Asteburuan ere talde berberek jokatuko dute elkarren kontra, baina joaneko emaitzak kontuan hartuko dira. Rockus-Tzulo partida bihar jokatuko da (17:00), eta beste hirurak etzi: Zerdiau-Ferro (15:00), Per la Forza-Kozen (16:30) eta Downtown-Bekause (18:00). Txapelketari buruzko webgunean duzue informazio gehiago.













