Loinatz musika eskolak bi saio egingo ditu egunotan
Beasaingo Loinatz musika eskolak bi kontzertu egingo ditu datozen egunetan. Bihar, musika bandak joko du, 19:30ean, Loinazko San Martin plazan. Aitor Mitxelenak gidatuta, pop-rock doinuak eta hainbat soinu banda ere joko dituzte. Datorren ostegunean, b...
Beasaingo Loinatz musika eskolak bi kontzertu egingo ditu datozen egunetan. Bihar, musika bandak joko du, 19:30ean, Loinazko San Martin plazan. Aitor Mitxelenak gidatuta, pop-rock doinuak eta hainbat soinu banda ere joko dituzte. Datorren ostegunean, berriz, bakarlari, bikote eta taldeen emanaldia izango da, ordu berean, Igartza jauregian.













