Murumendik ikasturte bukaerako festa egingo du
Murumendi ikastetxeko komunitateak ikasturte bukaerako festa antolatu du larunbaterako. Goizeko 10:00etan hasita, umeek eta haien familiek denen artean egiteko lankidetza jolasak izango dituzte. Segidan, eskola kiroleko partaideen artean dominak eta or...
Murumendi ikastetxeko komunitateak ikasturte bukaerako festa antolatu du larunbaterako. Goizeko 10:00etan hasita, umeek eta haien familiek denen artean egiteko lankidetza jolasak izango dituzte. Segidan, eskola kiroleko partaideen artean dominak eta oroigarriak banatuko dituzte. Eguerdian eskola komunitate osoarentzako bazkaria izango da, eta bazkalondoan, euskal kantak abestuko dituzte. Ondoren, ekitaldi nagusia egingo dute; 6. maila bukatu duten ikasleei, Lehen Hezkuntzako etaparen agur moduan, orla banatuko diete. Eguna bukatzeko, dantzaldia ere izango dute, iluntzera bitartean.













