Parte-hartze egitasmoa bihar aurkeztuko dute Itsasondon
Itsasondoko Udalak bultzatuta aholkularitza etxe batek egin duen parte-hartze egitasmoa bihar aurkeztuko dute, II. Herri Eguneko ospakizunak hasi aurretik. Itsasondo ekinez egina proiektua garatzen hasiko dira, hilabeteotan, «herria piztu beharra dago...
Itsasondoko Udalak bultzatuta aholkularitza etxe batek egin duen parte-hartze egitasmoa bihar aurkeztuko dute, II. Herri Eguneko ospakizunak hasi aurretik. Itsasondo ekinez egina proiektua garatzen hasiko dira, hilabeteotan, «herria piztu beharra dagoela ikusi» ostean. Herri Egunean, bestetik, bertso bazkaria, jolasak eta gauean musika kontzertuak izango dira, bihar.
Herri Eguneko egitaraua:
- 12:00. Parte-hartzea sustatzeko proiektuaren aurkezpena.
- 14:30. Bertso-bazkaria, plazan.
- 17:00. Jolasak, plazan.
- 20:00. Afaria (ogitartekoak).
- 23:00. Kontzertuak, gaztetxean: Bolkete, Having a Laugh eta Wild Hearts.













