Udal aldizkaria “Bilduren iritzi politikoen bozgorailu” dela diote oposizioko alderdiek
Beasaingo Udaleko oposizioa osatzen duten lau alderdiak (EAJ, PSE-EE, H1! eta PP) prentsaren aurrean agertu ziren atzo, Bilduk udal aldizkaria “bere iritzi politiko eta ekimenen bozgorailu” moduan erabiltzen duela eta “gainontzeko alderdien aurkako iritziak” ere argitaratu dituela salatzeko. Aitor Aldasoro (EAJ) eta Alfonso Segade (PSE-EE) zinegotziek irakurri zuten lau alderdien artean adostutako testua. Aldasorok azaldu zuenez, Beasain Egunez Egun aldizkarian, gobernu taldeak beraien iritzia emateko gonbitea luzatu die, eta eskaintza hori eskertu egiten dute. Baina beraien ustez, “alderdi politikoen iritziak ez dute aldizkarian adierazgarri izan behar, hori egitea aldizkariaren egitekoa galtzea” litzatekeelako. Hala, ez datoz bat “aldizkaria osatu behar luketen gaien aukeraketarekin”. Aldasororen arabera, “herriko elkarte sarearen aberastasun eta aniztasunak agerian geratu behar luke, eta herriko eguneroko gaietan, herritarren ahotsari egin behar litzaioke tokia. Gai politikoek ez lukete aldizkariko lehentasun izan behar”. Ez dute baztertzen “tarteka, gai jakinen baten inguruan” beraien iritzia ematea. Baina hori, “alderdi bakoitzak askatasunez, nahi duen gaiari buruz eta idatzitakoaren luzeerak ordezkatzen duen proportzionaltasunari erantzunez” egin behar litzatekeela deritzote. Egungo udal gobernuak aldizkariarekin aurrera jarraitzeko hartutako erabakia “zoriontzekoa” bada ere, aldizkaria egiten duen enpresa aukeratzeko moduarekin ez datoz bat. “Beasaingo enpresarik ez zen gonbidatu, Beasainen hori egin ahal izateko enpresarik ez dagoela argudiatuta, batzordean hala erabaki [...]
Beasaingo Udaleko oposizioa osatzen duten lau alderdiak (EAJ, PSE-EE, H1! eta PP) prentsaren aurrean agertu ziren atzo, Bilduk udal aldizkaria “bere iritzi politiko eta ekimenen bozgorailu” moduan erabiltzen duela eta “gainontzeko alderdien aurkako iritziak” ere argitaratu dituela salatzeko. Aitor Aldasoro (EAJ) eta Alfonso Segade (PSE-EE) zinegotziek irakurri zuten lau alderdien artean adostutako testua.
Aldasorok azaldu zuenez, Beasain Egunez Egun aldizkarian, gobernu taldeak beraien iritzia emateko gonbitea luzatu die, eta eskaintza hori eskertu egiten dute. Baina beraien ustez, “alderdi politikoen iritziak ez dute aldizkarian adierazgarri izan behar, hori egitea aldizkariaren egitekoa galtzea” litzatekeelako. Hala, ez datoz bat “aldizkaria osatu behar luketen gaien aukeraketarekin”. Aldasororen arabera, “herriko elkarte sarearen aberastasun eta aniztasunak agerian geratu behar luke, eta herriko eguneroko gaietan, herritarren ahotsari egin behar litzaioke tokia. Gai politikoek ez lukete aldizkariko lehentasun izan behar”. Ez dute baztertzen “tarteka, gai jakinen baten inguruan” beraien iritzia ematea. Baina hori, “alderdi bakoitzak askatasunez, nahi duen gaiari buruz eta idatzitakoaren luzeerak ordezkatzen duen proportzionaltasunari erantzunez” egin behar litzatekeela deritzote.
Egungo udal gobernuak aldizkariarekin aurrera jarraitzeko hartutako erabakia “zoriontzekoa” bada ere, aldizkaria egiten duen enpresa aukeratzeko moduarekin ez datoz bat. “Beasaingo enpresarik ez zen gonbidatu, Beasainen hori egin ahal izateko enpresarik ez dagoela argudiatuta, batzordean hala erabaki eta onartu bazen ere”. Horren ordez, “kontratatu den enpresak, herrikoak eta ezker abertzaleko kide diren pertsonak” jarri ditu aldizkaria lantzen, oposizioko alderdien arabera.
Azkenik, aldizkariaren inguruan esandakoak egiaztatu nahi dituenak, “nahikoa du aurreko legealdiko lehen lau aleak, oraingo laurekin alderatzea”. Ale horiek guztiak, Beasaingo Udalaren webgunean daudela gogorarazi dute.