Beasaingo lehen taldeko hiru jokalari fitxatu ditu Gernikak
Pasa den denboraldian Beasainen aritu diren hiru jokalari fitxatu ditu Gernika futbol talde bizkaitarrak. Beasaingo klubak asteburuan jakinarazi duenez, bizkaitarrak taldea indartu nahian dabiltza, eta bost jokalari fitxatu dituzte azken asteetan, hori...
Pasa den denboraldian Beasainen aritu diren hiru jokalari fitxatu ditu Gernika futbol talde bizkaitarrak. Beasaingo klubak asteburuan jakinarazi duenez, bizkaitarrak taldea indartu nahian dabiltza, eta bost jokalari fitxatu dituzte azken asteetan, horietako hiru, Beasaingo lehen taldekoak: Artola, Urkizu eta Kolo.
Oier Artola aurrelari alegiarrak denboraldi bikaina osatu du aurten Beasainen, 17 gol sartuta. Amateur mailako euskal selekzioarekin ere jokatu du, erregioen Europako txapelketan. Artolarekin batera, Iñaki Urkizu eskuin hegaleko jokalariak eta Ander Urdangarin Kolok ere talde bizkaitarrean jokatuko dute datorren denboraldian.