Ordiziako urpeko igerilariek hiru domina lortu dituzte
Hilaren 16an eta 17an, Saint Feliu de Guixolsen (Katalunia) jokatu zen haur eta kimu mailetako Hegats Igeriketako Espainiako Txapelketan brontzezko hiru domina lortu zituzten Ordizia Kirol Elkarteko Urpeko igerilariek. Hiru dominak neskek lortu zituzten, bat bakarka eta besteak biak erreleboetan. 14 igerilari eta 4 teknikari joan ziren Ordiziatik Kataluniara. Mutilen taldea, Imanol Cobosek, Omar Rodriguezek, Josu Goiak eta Ander Villarrek osatu zuten eta neskena, Irene Fernandezek, Amaia Herradorrek, Oihana Nietok, Olatz Arbizak, Aiora Garmendiak, Sara Pecharromanek, Natale Bergarak, Maddi Pecharromanek, Maddi Fernandeekz eta Eider Huertak. Teknikari moduan, Gorka Merino, Fernando Fernandez, Susana Cabrera eta Jon Bermejo aritu ziren. Emaitza onenak, neskenak Nesketan lortu zituen taldeak emaitza onenak. Irene Fernandezek, kimuetan, urazaleko 400 metrotako frogan hirugarren postua lortu zuen. Amaia Herradorrek aldiz, abiadurako frogetan emaitza bikainak lortu zituen kimuetan urazaleko 50 metrotan 4. postua lortuz. Eta taldearentzat emaitzarik hoberenak kadete mailako nesken erreleboetan lortu ziren: urazaleko 4×100 metrotakoan Irene Fernandez, Oihana Nieto, Aiora Garmendia, eta Amaia Herradorrek osaturikoak brontzezko domina eskuratu zuten. Eta urazaleko 4×50 metrotakoan, Amaia Herrador, Irene Fernandez, Olatz Arbiza eta Natale Vergarak osaturiko erreleboak hirugarren postua lortu zuen. Mutilek beraien lehen Txapelketa nagusian, denborak hobetu zituzten eta etorkizunean oso baliagarria izango zaien esperientzia aberasgarria eduki zuten. Ordiziako Urpekoen [...]
Hilaren 16an eta 17an, Saint Feliu de Guixolsen (Katalunia) jokatu zen haur eta kimu mailetako Hegats Igeriketako Espainiako Txapelketan brontzezko hiru domina lortu zituzten Ordizia Kirol Elkarteko Urpeko igerilariek. Hiru dominak neskek lortu zituzten, bat bakarka eta besteak biak erreleboetan.
14 igerilari eta 4 teknikari joan ziren Ordiziatik Kataluniara. Mutilen taldea, Imanol Cobosek, Omar Rodriguezek, Josu Goiak eta Ander Villarrek osatu zuten eta neskena, Irene Fernandezek, Amaia Herradorrek, Oihana Nietok, Olatz Arbizak, Aiora Garmendiak, Sara Pecharromanek, Natale Bergarak, Maddi Pecharromanek, Maddi Fernandeekz eta Eider Huertak. Teknikari moduan, Gorka Merino, Fernando Fernandez, Susana Cabrera eta Jon Bermejo aritu ziren.
Emaitza onenak, neskenak
Nesketan lortu zituen taldeak emaitza onenak. Irene Fernandezek, kimuetan, urazaleko 400 metrotako frogan hirugarren postua lortu zuen. Amaia Herradorrek aldiz, abiadurako frogetan emaitza bikainak lortu zituen kimuetan urazaleko 50 metrotan 4. postua lortuz. Eta taldearentzat emaitzarik hoberenak kadete mailako nesken erreleboetan lortu ziren: urazaleko 4×100 metrotakoan Irene Fernandez, Oihana Nieto, Aiora Garmendia, eta Amaia Herradorrek osaturikoak brontzezko domina eskuratu zuten. Eta urazaleko 4×50 metrotakoan, Amaia Herrador, Irene Fernandez, Olatz Arbiza eta Natale Vergarak osaturiko erreleboak hirugarren postua lortu zuen.
Mutilek beraien lehen Txapelketa nagusian, denborak hobetu zituzten eta etorkizunean oso baliagarria izango zaien esperientzia aberasgarria eduki zuten.
Ordiziako Urpekoen taldeak, emaitza hauek oso onak direla eta, uztailaren hasieran junior eta seniorren Espainiako Txapelketan “emaitza bikainak” eskuratzeko animoak emateko oso garrantzitsuak direla adierazi du.