Su gar eta dantza artean ospatu dute San Joan bezpera Beasainen
Goierriko gainontzeko herri guztietan bezala, Beasainen ere San Joan bezpera ospatu zuten larunbat gauean. Barrendain plaza eta inguruak jendez bete ziren, dantzarien saioa eta sua ikusteko. Aurtzaka Ostadar taldeek, aspaldiko ohitura den neskatxen es...
Goierriko gainontzeko herri guztietan bezala, Beasainen ere San Joan bezpera ospatu zuten larunbat gauean. Barrendain plaza eta inguruak jendez bete ziren, dantzarien saioa eta sua ikusteko. Aurtzaka Ostadar taldeek, aspaldiko ohitura den neskatxen esku-dantza egin zuten. Duela lau urte hasi ziren ohitura hori berreskuratu nahian, eta urtero, dozenaka gaztetxok parte hartzen dute. Dantza saioaren ondoren, sua piztu zuten, plazaren erdian. Umeek su txikiak ere egin zituzten haren inguruan, eta saltoka eta jolasean aritu ziren.