Alazne Furundarena Helsinkira bidean da
Bihartik igandera Helsinkin (Finlandia) jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duten bi atleta gipuzkoarretatik bat da Alazne Furundarena. Abiadura-lasterkari ordiziarra 4×100 erreleboka proban ariko da. Larunbatean du lehen lasterketa, eguerdi partean, eta sailkatuz gero, igandeko final nagusian hartuko du parte. 4×400 erreleboko proban ere sartu dute, baina ordezko modura printzipioz. Furundarenak gaur eguerdian hartu du Hondarribian Madrilera joateko hegazkina, eta Espainiako hiriburura iritsi bezain pronto erantzun dio kazetariaren deiari. “Ilusio handiarekin” doa Helsinkira. “Lehen ere parte hartu dut Europako txapelketetan, baina nagusien selekzioarekin parte hartuko dudan lehen aldia da”. Belen Recio, Placida Azahara eta Sara Santiago izango ditu korrika lagunak. 44:99 da laukoaren denborarik onena. Bihar iritsiko dira Helsinkira.
Bihartik igandera Helsinkin (Finlandia) jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duten bi atleta gipuzkoarretatik bat da Alazne Furundarena. Abiadura-lasterkari ordiziarra 4×100 erreleboka proban ariko da. Larunbatean du lehen lasterketa, eguerdi partean, eta sailkatuz gero, igandeko final nagusian hartuko du parte. 4×400 erreleboko proban ere sartu dute, baina ordezko modura printzipioz.
Furundarenak gaur eguerdian hartu du Hondarribian Madrilera joateko hegazkina, eta Espainiako hiriburura iritsi bezain pronto erantzun dio kazetariaren deiari. “Ilusio handiarekin” doa Helsinkira. “Lehen ere parte hartu dut Europako txapelketetan, baina nagusien selekzioarekin parte hartuko dudan lehen aldia da”. Belen Recio, Placida Azahara eta Sara Santiago izango ditu korrika lagunak. 44:99 da laukoaren denborarik onena. Bihar iritsiko dira Helsinkira.














