Angel Vazquez lazkaotarra izan da lehenbizikoa Quebrantahuesos bizikleta proban
Angel Vazquez txirrindulari profesional ohiak irabazi zuen, larunbatean, 22. Quebrantahuesos txirrindu proba entzutetsua, Sabiñanigon (Aragoi, Espainia). Pirinioetako portuetan barrena 202 kilometroko ibilbidea 5:44:36 orduan osatu zuen Vazquezek, 35,...
Angel Vazquez txirrindulari profesional ohiak irabazi zuen, larunbatean, 22. Quebrantahuesos txirrindu proba entzutetsua, Sabiñanigon (Aragoi, Espainia). Pirinioetako portuetan barrena 202 kilometroko ibilbidea 5:44:36 orduan osatu zuen Vazquezek, 35,69 km/h-ko bataz bestekoa erdietsiz.
Buruz burukoa Aitor Quintana profesional ohiarekin izan zuen, esprintean. Quintana 3 segundora sartu zen. Vazquezek azaldu duenez, etapa «gogorra» izan zen. Bero egin zuen. Marie Blanquen eta Portaleten zabaldu zuten tartea bi euskaldunek.
Aitor Artza lazkaotarrak 11. postuan bukatu zuen (5:53:12). Ohi bezala, txirrindulari goierritar askok parte hartu zuen Quebrantahuesos lasterketan. Guztira 7.584 ziklista irten ziren, eta 300 gutxiago helmugaratu.
Sailkapen osoa ikusteko:












