BKL-k kirol ekipazio berria aurkeztu du, Arri Koop. babesle berriarekin
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak taldeak aro berri bati ekin dio. 25 urtez kolore laranja erabili ondoren, datorren denboraldian ekipamendu berria erabiltzen hasiko dira. Izan ere, lau urterako hitzarmena sinatu dute Beasaingo Arri kooperatibarekin eta Kirolaren udal fundazioarekin; bi erakunde horien ikurrak eramango dituzte kamisetetan. Juan Francisco Rodriguez BKLko lehendakariak, taldeak «une larriak» bizi izan dituela azaldu du, eta bai BKLk eta bai Arrik, momenturik onenean topo egin dutela. Izan ere, «guk babesle bat behar genuen aurrera egiteko, eta beraiek, kirol munduan sartu nahian zebiltzan». Arri, mekanizatu lanetan aritzen den kooperatiba bat da. Senperen dute lantegia, eta gaur egun, 60 langile dituzte. Joxe Mari Flores Arri enpresako gerenteak azaldu duenez, «jende gazte asko dugu, eta gure irudia zerbait gazte eta dinamikoarekin lotu nahi genuen». Jakitun ziren BKL taldea egoera larrian zebilela, prentsan argitaratutako hainbat berri irakurri eta gero. «Gu zailtasunak dituen talde bat laguntzeko prest geunden; kontaktuak hasi eta berehala ados jarri ginen». Taldeak une zailak pasa baditu ere, arduradunen esanetan hasiak dira zulotik irteten. Hala, pasa den denboraldian 7 talde izatetik 10 izatera pasa direla azaldu zuen Miguel Angel de las Heras taldeko kideak. Aurten, saskibaloi eskola ere martxan jarri dute, eta erantzun ona izan du, 80 bat umek eman baitute izena. Bide beretik, iaz eskubaloi taldea desagertu [...]
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak taldeak aro berri bati ekin dio. 25 urtez kolore laranja erabili ondoren, datorren denboraldian ekipamendu berria erabiltzen hasiko dira. Izan ere, lau urterako hitzarmena sinatu dute Beasaingo Arri kooperatibarekin eta Kirolaren udal fundazioarekin; bi erakunde horien ikurrak eramango dituzte kamisetetan.
Juan Francisco Rodriguez BKLko lehendakariak, taldeak «une larriak» bizi izan dituela azaldu du, eta bai BKLk eta bai Arrik, momenturik onenean topo egin dutela. Izan ere, «guk babesle bat behar genuen aurrera egiteko, eta beraiek, kirol munduan sartu nahian zebiltzan».
Arri, mekanizatu lanetan aritzen den kooperatiba bat da. Senperen dute lantegia, eta gaur egun, 60 langile dituzte. Joxe Mari Flores Arri enpresako gerenteak azaldu duenez, «jende gazte asko dugu, eta gure irudia zerbait gazte eta dinamikoarekin lotu nahi genuen». Jakitun ziren BKL taldea egoera larrian zebilela, prentsan argitaratutako hainbat berri irakurri eta gero. «Gu zailtasunak dituen talde bat laguntzeko prest geunden; kontaktuak hasi eta berehala ados jarri ginen».
Taldeak une zailak pasa baditu ere, arduradunen esanetan hasiak dira zulotik irteten. Hala, pasa den denboraldian 7 talde izatetik 10 izatera pasa direla azaldu zuen Miguel Angel de las Heras taldeko kideak. Aurten, saskibaloi eskola ere martxan jarri dute, eta erantzun ona izan du, 80 bat umek eman baitute izena. Bide beretik, iaz eskubaloi taldea desagertu zela ikusita, aurten eskubaloi eskola martxan jartzeko asmoa dutela azaldu nahi zuten, kirol horri eutsi nahi diotela-eta.
Azkenik, taldeak batzar orokorra egingo duela gogorarazi dute. Bihar izango da, 19:00etan, Antzizar kiroldegian.













