Pello Olaberria mutiloarrak irabazi du junior mailako Gipuzkoako txirrindulari itzulia
Ibilbidearengatik bakarrik ez, emaitzei begiratuta ere goierritar nagusitasun erabatekoa izan du junior mailako txirrindularien Gipuzkoako Itzuliak. Pello Olaberria mutiloarrak irabazi du lau jardunaldiko lasterketa. Ostiraleko aitzinetapan, Zumarragatik Antiorako kronoigoeran nagusi izan, eta lider jarri zen Olaberria, 15 segundoko aldearekin. Larunbatean, Olaberria-Olaberria lehen etapa Caja Ruraleko taldekide Alex Aranburu beasaindarrak irabazi zuen, ihes eginda bakarrik helmugaratuta. Hark hartu zuen lidertza. Olaberria, ordea, hirugarren sailkatu zen. Igandea, Andoainen, Caja Ruralentzat egun borobila suertatu zen: Iker Azkarate lazkaotarrak irabazi zuen etapa, eta lider ipini zen, Aranburu bigarren lekura pasatuta (17 segundora). Olaberria, etapan bigarren, sailkapen orokorreko hirugarrena zen, 18 segundora. Caja Rural taldeko txirrindulariak aurreneko hiru postuetan zirela, Itzulia Seguran bukatu zen, atzo arratsean. Azkarate liderrak 1:30 galdu zuen helmugan, eta Aranburu bigarrenak 2:10. Handienen pareko erregulartasuna erakutsiz, Pello Olaberriak hirugarren bukatu zuen etapa, Beñat Etxabe irabazlearengandik 7 segundora. Lau egunetako lana aintzat hartuta, Olaberria da txapeldun.
Ibilbidearengatik bakarrik ez, emaitzei begiratuta ere goierritar nagusitasun erabatekoa izan du junior mailako txirrindularien Gipuzkoako Itzuliak. Pello Olaberria mutiloarrak irabazi du lau jardunaldiko lasterketa.
Ostiraleko aitzinetapan, Zumarragatik Antiorako kronoigoeran nagusi izan, eta lider jarri zen Olaberria, 15 segundoko aldearekin. Larunbatean, Olaberria-Olaberria lehen etapa Caja Ruraleko taldekide Alex Aranburu beasaindarrak irabazi zuen, ihes eginda bakarrik helmugaratuta. Hark hartu zuen lidertza. Olaberria, ordea, hirugarren sailkatu zen.

Pello Olaberria, Antion (Zumarraga), ostiralean. Hasi bezala bukatu du lau jardunaldiko itzulia, elastiko horia soineratuta. Arg.: Asier Zaldua
Igandea, Andoainen, Caja Ruralentzat egun borobila suertatu zen: Iker Azkarate lazkaotarrak irabazi zuen etapa, eta lider ipini zen, Aranburu bigarren lekura pasatuta (17 segundora). Olaberria, etapan bigarren, sailkapen orokorreko hirugarrena zen, 18 segundora.
Caja Rural taldeko txirrindulariak aurreneko hiru postuetan zirela, Itzulia Seguran bukatu zen, atzo arratsean. Azkarate liderrak 1:30 galdu zuen helmugan, eta Aranburu bigarrenak 2:10. Handienen pareko erregulartasuna erakutsiz, Pello Olaberriak hirugarren bukatu zuen etapa, Beñat Etxabe irabazlearengandik 7 segundora.
Lau egunetako lana aintzat hartuta, Olaberria da txapeldun.













