Tenperatura altuak iragarri dituzte biharko
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak “muturreko tenperaturak” iragarri ditu biharko, eta termometroak 36 gradutik gora marka ditzakeela aurreratu du. Hori dela eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hainbat aholku eman ditu, bihar egunean zehar, jarraitzeko:
Lehen aholkua likido asko edatea izan da, deshidrataziorik ez jasateko. Egarri izan aurretik likidoak edateko aholkatu du LAEMZk, eta edaten den likido hori alkohola, kafeina edo azukre asko duten edariak ez izateko gomendatu du. Bero gehien egiten duen orduetan kalera ez irtetzeko ere gomendatu du, eta halabeharrez irten behar izatekotan, burua estalita eta betaurreko beltzekin egiteko esan du. Kalean itzalean egoteko gomendatu du.
Ariketa fisikoa eguneko lehen orduan edo azken orduan egiteko dio LAEMZ erakundeak, eta kirola egiteko arropa aproposa erabiltzeko. Berdin kalera irtetzeko ere: arropa argia, freskoa eta arina erabiltzeko esan du, eta oinetakoak ere halakoak izateko. Edariaz gain, jana ere arina izatea azpimarratu du, eta entsaladak, barazkiak, eta frutak kontsumitzeko.
Ibilgailua itxita edo aparkatuta dagoela, barruan ez geratzeko gomendatu du, eta barruan pertsonarik edo animaliarik ez uzteko, ezta ibilgailua itzaletan badago ere. Etxean, berriz, eguzkiak jotzen duen leihoetako pertsianak itxita mantentzeko eskatu du.
Aholku hauek denak ume txikiekin eta pertsona helduekin bereziki zaintzeko aholkua ere eman du Larrialdi eta Metereologia Zuzendaritzak, eta berezki etxean bakarrik bizi direnei kontu egiteko.