Terrazen araudia egiteko prozesua bihar hasiko da
Beasaingo Udalak terrazen ordenantza egiteko parte hartze prozesua jarri du martxan, eta aurreneko bilera bihar izango da. Igartza jauregian bilduko dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Aurreneko bilera horren helburua, erabiltzaileen eta herritarren ...
Beasaingo Udalak terrazen ordenantza egiteko parte hartze prozesua jarri du martxan, eta aurreneko bilera bihar izango da. Igartza jauregian bilduko dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Aurreneko bilera horren helburua, erabiltzaileen eta herritarren aldetik ikusten diren arazoak identifikatzea izango da. Hurrengo bilera batean, proposamenak egin eta aztertuko dira, eta hirugarrenean, adostasunera iristen saiatuko dira. Bilera horretara joateko, aurrez izena emanda egon behar da.













