Agirre-Etxeberri etxearen zesioa onartu du udalbatzak honen jabetza legeztatzeko
Legazpiko udalbatzak Agirre-Etxeberri etxearen zesioa onartu du aho batez, egin den azkeneko osoko bilkuran. Zesioa legezko egiteko, etxebizitzaren gaineko eskriturak sinatzea baino ez da gelditzen. Sinadura, Agirre-Etxeberri eremuan etxebizitzak egingo dituen enpresaren eta udalaren artekoa izango da, eta «aste honetan edo datorrenean» gauzatuko da, Kepa Urtzelai alkateak aurreratu duenez. Behin eskriturak sinatuta, Agirre-Etxeberri etxearen jabegoa, erabilera eta mantenua udalaren eskumenekoa izango da. Sinadura EAJk orain hilabete batzuk aurkeztutako alegazioaren emaitza da. Hitzarmen honen harira, EAJko Javier Iraetak, Agirre-Etxeberri eremuan egingo diren lanengatik udalak hirigintza aprobetxamenduaren bitartez enpresa eraikitzailearengandik jasoko duen diruaz galdetu zuen. Kepa Urtzelai alkateak argitu zuenez, udalak «893.000 euro» jasoko ditu guztira. Kopuru honek, dena den, eskriturekin «zerikusirik ez duela» zehaztu zuen, baina sinadurak «kobrantza bizkortuko duela» baieztatu zuen. Dirua, «sinadura egiten den momentuan kobratuko du udalak», esan zuen Urtzelaik. Ane Urkiola jeltzaleak hari beretik jarraitu zuen, eta diru horrekin udalak zer egiteko asmoa duen galdetu zuen. Alkateak hori «guztien artean» erabaki beharreko gaia zela erantzun zion, eta jarraian zenbait argibide eman zituen. Izan ere, diru hori babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lur sailak erosteko erabiltzen ez bada «bi urtetan izoztuta» geldituko dela gogorarazi zuen. Denbora hori igarota, «beste inbertsio batzuk egiteko» erabilgarri egongo litzatekeela azalduz. Bestelako gaiak Landu [...]
Behin eskriturak sinatuta, Agirre-Etxeberri etxearen jabegoa, erabilera eta mantenua udalaren eskumenekoa izango da. Sinadura EAJk orain hilabete batzuk aurkeztutako alegazioaren emaitza da.
Hitzarmen honen harira, EAJko Javier Iraetak, Agirre-Etxeberri eremuan egingo diren lanengatik udalak hirigintza aprobetxamenduaren bitartez enpresa eraikitzailearengandik jasoko duen diruaz galdetu zuen. Kepa Urtzelai alkateak argitu zuenez, udalak «893.000 euro» jasoko ditu guztira. Kopuru honek, dena den, eskriturekin «zerikusirik ez duela» zehaztu zuen, baina sinadurak «kobrantza bizkortuko duela» baieztatu zuen. Dirua, «sinadura egiten den momentuan kobratuko du udalak», esan zuen Urtzelaik.
Ane Urkiola jeltzaleak hari beretik jarraitu zuen, eta diru horrekin udalak zer egiteko asmoa duen galdetu zuen. Alkateak hori «guztien artean» erabaki beharreko gaia zela erantzun zion, eta jarraian zenbait argibide eman zituen. Izan ere, diru hori babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lur sailak erosteko erabiltzen ez bada «bi urtetan izoztuta» geldituko dela gogorarazi zuen. Denbora hori igarota, «beste inbertsio batzuk egiteko» erabilgarri egongo litzatekeela azalduz.
Bestelako gaiak
Landu ziren beste zenbait gaien artean, EAJk udaletxeko balkoian jartzen diren kartelen erabilera arautzeko informe juridiko bat eskatu zuen. Atez ateko bilketaren aurkako kartela udaletxean eskegitzea debekatu zitzaiela gehitu zuen.
Beste gaien artean, bide publikoan terrazak eta mahaiak jartzeko udal ordenantza aldatzea ere onartu zuten. Hala, irailaren 30era arte ordu betez luzatuko da terrazen zerbitzua.