Ataun Aian bihar hasiko dira santixabel jaiak, lau egun ospatzeko
Goierritar askok gogoan du oraindik Ataun Aia auzoko jaietan nola jotzen zuen Minxoriak euskal talde mitikoak. Festek iraun bitarterako ekartzen zuten Iparraldeko taldea. Akelarre, Gozategi eta belaunaldi bakoitzean punta-puntako musika taldeek ere badakite zer den Aiako plazan aritzea, Aralarko mendien magalean. Aurtengo Santa Ixabel jaiak ez dira atzera geratuko: Gosek kontzertua egingo du, etzi. Laketek osatuko du erromeria. Auzo txikia da, baina festa oparoak prestatu ditu Aiako Jai Batzordeak, beste behin. Lau egun, bete-beteak. Bihar, hasteko, haurren eguna izango da. Etzi, larunbata, Ataungo gazte guztiek Aiara joateko deia dute, bat egin eta bertan ospatuko dutelako Gazte Eguna. Gazte bazkarirako eta ogitarteko afarirako txartelak erosteko azken eguna gaur iluntera arte da, «betiko tokietan». Igandean kirolak eta apustu bitxi batek hartuko dute tokia. Eguerdian, hiru partida jokatuko dituzte, gaztetxoek: Zabala eta Adur Zubizarreta; Iraitz Zubizarreta eta Garmendia; eta Arratibel eta Mintegi. Arratsaldean, lasterketa-apustua egingo dute hiru ataundarrek. Manex Idiakez, zaldian; Ahetze Arratibel, bizikletan; eta Oihan Galparsoro eta Iban Urdangarin korrika lehiatuko dira, nor baino nor. Aiako jaiak astelehenean bukatuko dira, zaindari egunez. EGITARAUA Ostirala, ekainak 29. Haurren eguna. 17:00. Zirko eskola txikia eta ume-jolasak. Txokolate jana. 21:00. Afaria. 00:00. Belarra musika taldea. Larunbata, ekainak 30. Gazte eguna. 13:00. Juntadizoa eta poteoa. 14:30. [...]
Goierritar askok gogoan du oraindik Ataun Aia auzoko jaietan nola jotzen zuen Minxoriak euskal talde mitikoak. Festek iraun bitarterako ekartzen zuten Iparraldeko taldea. Akelarre, Gozategi eta belaunaldi bakoitzean punta-puntako musika taldeek ere badakite zer den Aiako plazan aritzea, Aralarko mendien magalean. Aurtengo Santa Ixabel jaiak ez dira atzera geratuko: Gosek kontzertua egingo du, etzi. Laketek osatuko du erromeria.
Auzo txikia da, baina festa oparoak prestatu ditu Aiako Jai Batzordeak, beste behin. Lau egun, bete-beteak. Bihar, hasteko, haurren eguna izango da. Etzi, larunbata, Ataungo gazte guztiek Aiara joateko deia dute, bat egin eta bertan ospatuko dutelako Gazte Eguna. Gazte bazkarirako eta ogitarteko afarirako txartelak erosteko azken eguna gaur iluntera arte da, «betiko tokietan».
Igandean kirolak eta apustu bitxi batek hartuko dute tokia. Eguerdian, hiru partida jokatuko dituzte, gaztetxoek: Zabala eta Adur Zubizarreta; Iraitz Zubizarreta eta Garmendia; eta Arratibel eta Mintegi.
Arratsaldean, lasterketa-apustua egingo dute hiru ataundarrek. Manex Idiakez, zaldian; Ahetze Arratibel, bizikletan; eta Oihan Galparsoro eta Iban Urdangarin korrika lehiatuko dira, nor baino nor.
Aiako jaiak astelehenean bukatuko dira, zaindari egunez.
EGITARAUA
Ostirala, ekainak 29. Haurren eguna.
- 17:00. Zirko eskola txikia eta ume-jolasak. Txokolate jana.
- 21:00. Afaria.
- 00:00. Belarra musika taldea.
Larunbata, ekainak 30. Gazte eguna.
- 13:00. Juntadizoa eta poteoa.
- 14:30. Bazkaria. Gero, gazteen arteko jolasak.
- 19:00. Sagardoa eta sardinak.
- Ondoren. Ogitarteko afaria.
- 00:00. Gose eta Laket.
Igandea, uztailak 1
- 12:30. Pilota partidak.
- 18:30. Zaldi, bizikleta eta korrika apustua.
- Ondoren. Aurtzaka, dantzak.
Astelehena, uztailak 2. Santa Ixabel eguna.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Otsoak dantza taldea.
- Ondoren. Luncha. Bertsolariak (Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin) eta trikitilariak (Santi eta Katxo).
- 14:00. Herri bazkaria.
- 18:00. Toka. Erromeria.