Auzoetara doa festa
Behin herriko festa nagusiak pasata, auzoetako jaien garaia iristen da. Pasa den astean estreinatu zituzten Zapatari kalekoak, parte hartze handiarekin eta giro ederrean. Oraingoan, berriz, Arriaran eta Ezkiagako festen txanda izango da; bietan ere, San Pedro jaiak ospatzen baitituzte. Ezkiagan pasa den larunbatean hasi zituzten aurreneko ospakizunak. Egunik handiena, ordea, biharkoa izango dute. Goizean umeentzako puzgarriak eta jolasak izango dituzte, 10:00etatik aurrera. Iluntzean berriz, buruhandiak eta txistulariak ibiliko dira auzoan barrena. 20:00etan, herritar ugari biltzen dituen txistorra eta sardina jana egingo dute. Eta eguna bukatzeko, sua piztuko dute; San Joanen faltan, sanpedrotan pizten baitute. Arriararen, asteburuko plana Arriaranen ere, sanpedrotan ospatzen dituzte auzoko jai nagusiak. Bihartik hasita igandera arte, egitarau betea osatu dute auzotarrek. Ohiko suziriekin eta mezarekin hasiko dute eguna bihar. Ordubatean, mokadutxo bat egiteko elkartuko dira Intxaurpe elkartean, trikitilariak lagun dituztela. Bazkaria ere egingo dute segidan, eta arratsaldean, karta jokoen txanda izango da: mus eta punttu txapelketak egingo dituzte. Zapatuan berriz, arratsalde partean hasiko dira ekitaldiak. 17:30ean pilota partidak jokatuko dituzte, ume, gazte eta afizionatu mailan. Sariak banatu eta gero, 19:30 aldera, trikitilarien saioa hasiko da. 21:00etan, atzera elkartean bildu eta herri afaria egingo dute. Txotx denboraldiaren amaiera ere bada, eta sagardoa kupeletik edateko azken aukera izango dute. Goizaldera arte, dantzaldia [...]
Behin herriko festa nagusiak pasata, auzoetako jaien garaia iristen da. Pasa den astean estreinatu zituzten Zapatari kalekoak, parte hartze handiarekin eta giro ederrean. Oraingoan, berriz, Arriaran eta Ezkiagako festen txanda izango da; bietan ere, San Pedro jaiak ospatzen baitituzte.
Ezkiagan pasa den larunbatean hasi zituzten aurreneko ospakizunak. Egunik handiena, ordea, biharkoa izango dute. Goizean umeentzako puzgarriak eta jolasak izango dituzte, 10:00etatik aurrera. Iluntzean berriz, buruhandiak eta txistulariak ibiliko dira auzoan barrena. 20:00etan, herritar ugari biltzen dituen txistorra eta sardina jana egingo dute. Eta eguna bukatzeko, sua piztuko dute; San Joanen faltan, sanpedrotan pizten baitute.
Arriararen, asteburuko plana
Arriaranen ere, sanpedrotan ospatzen dituzte auzoko jai nagusiak. Bihartik hasita igandera arte, egitarau betea osatu dute auzotarrek. Ohiko suziriekin eta mezarekin hasiko dute eguna bihar. Ordubatean, mokadutxo bat egiteko elkartuko dira Intxaurpe elkartean, trikitilariak lagun dituztela. Bazkaria ere egingo dute segidan, eta arratsaldean, karta jokoen txanda izango da: mus eta punttu txapelketak egingo dituzte.
Zapatuan berriz, arratsalde partean hasiko dira ekitaldiak. 17:30ean pilota partidak jokatuko dituzte, ume, gazte eta afizionatu mailan. Sariak banatu eta gero, 19:30 aldera, trikitilarien saioa hasiko da. 21:00etan, atzera elkartean bildu eta herri afaria egingo dute. Txotx denboraldiaren amaiera ere bada, eta sagardoa kupeletik edateko azken aukera izango dute. Goizaldera arte, dantzaldia izango da.
Festak bukatzeko, igandean herri kirol saioa izango dute, 19:30ean, aizkolariekin. Segidan, afaria egingo dute.