Garagardotarako giro aproposa
Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. Horrez gain, eta berritasun modura, Sasietak edukiontzi marroia, horia eta berdea jarriko ditu pilotaleku atarian birziklapena sustatze aldera. Ordutegian ez da aparteko aldaketarik egongo. Gaur, bihar eta etzi 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik azoka, eta igandean eguerdiaz geroztik zabalduko dute, nahi duenak bertan bazkal dezan. Prezioetan ere ez dago aldaketarik. Garagardo pitxarra 3,5 euroan salduko dute, eta menua 25 euroan (lehen platera, bigarrena, edaria, postrea eta kafea). Bazkide egiteko aukera Klubeko kimuak eta jubenilak aritzen dira azpiegitura muntatzen, eta talde nagusikoak arduratzen dira edaria eta janaria zerbitzatzeaz, guraso eta zale ugariren laguntzarekin; denera 150 lagun inguru. «Gizartean aditzen diren arazoak gurekin ahaztera gonbidatzen ditugu zale eta bazkide guztiak, eta bide batez aurtengo lorpenak ospatzera», esan du Aitor Araña presidenteak. Bazkideak aipatuta, zuzendaritzak gogoratu du aurtengo azokan ere urteko bonoa egiteko aukera izango dela. Superkopako finala, Kopako partidak eta ligako 22 partidak –aurten 12 talde ariko [...]
Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. Horrez gain, eta berritasun modura, Sasietak edukiontzi marroia, horia eta berdea jarriko ditu pilotaleku atarian birziklapena sustatze aldera.
Ordutegian ez da aparteko aldaketarik egongo. Gaur, bihar eta etzi 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik azoka, eta igandean eguerdiaz geroztik zabalduko dute, nahi duenak bertan bazkal dezan. Prezioetan ere ez dago aldaketarik. Garagardo pitxarra 3,5 euroan salduko dute, eta menua 25 euroan (lehen platera, bigarrena, edaria, postrea eta kafea).
Bazkide egiteko aukera
Klubeko kimuak eta jubenilak aritzen dira azpiegitura muntatzen, eta talde nagusikoak arduratzen dira edaria eta janaria zerbitzatzeaz, guraso eta zale ugariren laguntzarekin; denera 150 lagun inguru. «Gizartean aditzen diren arazoak gurekin ahaztera gonbidatzen ditugu zale eta bazkide guztiak, eta bide batez aurtengo lorpenak ospatzera», esan du Aitor Araña presidenteak.
Bazkideak aipatuta, zuzendaritzak gogoratu du aurtengo azokan ere urteko bonoa egiteko aukera izango dela. Superkopako finala, Kopako partidak eta ligako 22 partidak –aurten 12 talde ariko dira ohorezko mailan– ikusteko aukera emango du bonoak. Kuota zertxobait garestituko du aurten klubak. Horrez gain, II. Errubgi tokata jokatuko da larunbatean, 11:00etan hasita, eta sariak arratsaldean banatuko dituzte.
Birziklatzeko aukera
Sasieta mankomunitateak eta errugbi elkarteak Garagardo azokan plakaketa zaborrari eta bultzakada birziklapenari kanpaina egitea adostu dute. Hiru edukiontzi jarriko dituzte frontoi atarian (marroia, horia eta berdea). Azokan sortzen diren hondakin gehienak birziklatu nahi dituzte ekimen horrekin.