«Gazta ez ezik, gaztaren atzean dagoena islatzea da gure helburua»
Igandean, uztailak 1, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak 23. kapitulua ospatuko du. Ohorezko bost kofradiakide berri izendatuko dituzte, eta ondoren, Zubibi jatetxean bazkalduko dute denek. Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren jardunaz eta azokaren 500. urteurrenaren harira egiten ari diren ekimenei buruz hitz egin du Jesus Mari Ormaetxea kofradiako lehendakariordeak (Ordizia, 1949). Orain arteko artzaintza ereduak irauteko, gaztaren prezioa bikoiztu egin beharko litzatekeela uste du, “bestela desagertu egingo da”. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du papereko edizioan elkarrizketa osoa. Hona hemen Ormaetxeari jasotako beste zenbait esan: -”Artisau eran egindako gazta zein zen definitu genuen iaz” -”Artzainekin-eta egoten garenean beti esaten diegu haiek egindako gazta 15 euroan ez, baizik eta kiloa 40 euroan saldu beharko luketela”
Igandean, uztailak 1, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak 23. kapitulua ospatuko du. Ohorezko bost kofradiakide berri izendatuko dituzte, eta ondoren, Zubibi jatetxean bazkalduko dute denek. Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren jardunaz eta azokaren 500. urteurrenaren harira egiten ari diren ekimenei buruz hitz egin du Jesus Mari Ormaetxea kofradiako lehendakariordeak (Ordizia, 1949). Orain arteko artzaintza ereduak irauteko, gaztaren prezioa bikoiztu egin beharko litzatekeela uste du, “bestela desagertu egingo da”. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du papereko edizioan elkarrizketa osoa.
Hona hemen Ormaetxeari jasotako beste zenbait esan:
-”Artisau eran egindako gazta zein zen definitu genuen iaz”
-”Artzainekin-eta egoten garenean beti esaten diegu haiek egindako gazta 15 euroan ez, baizik eta kiloa 40 euroan saldu beharko luketela”