Txondorreko ikatza erosteko hiru egun izendatu dituzte, Zaldibian
Santi Lizarraga Naparra ikazkina buru dela orain aste batzuk Ibargurengo basoan egin zuten txondorra desegin dute. Espero baino bi astebete pasa lehenago egosi zen, eta San Joan bezperan ateratzekoa bazen ere, ikatza hilaren 8rako prest zen. Maiatzaren 26an piztu zuten txondorra. «Egurraren kalitatea, leku babesa, herritarren parte-hartze handia», izan dira, arduradunek azaldu dutenez, goiztiarrago egiteko zioak. Dagoeneko saltzeko prest dago, zakuetan sartuta. Zaldibiako Udalak hiru egun izendatu ditu salmentarako, hurrengo hiru larunbatak, hain zuzen: etzi, uztailaren 7a, eta uztailaren 14a. Telleriko Goizane eraikinera joan behar da, 10:00etatik 13:00etara. Zakukada ikatza 12 euroan salduko dute. Ateratzen den diruarekin txondorra egiteak sortu dituen gastuak ordainduko dira. Geratzen dena egitasmoak auzolanean garatzeko utziko dute.
Santi Lizarraga Naparra ikazkina buru dela orain aste batzuk Ibargurengo basoan egin zuten txondorra desegin dute. Espero baino bi astebete pasa lehenago egosi zen, eta San Joan bezperan ateratzekoa bazen ere, ikatza hilaren 8rako prest zen.
Maiatzaren 26an piztu zuten txondorra. «Egurraren kalitatea, leku babesa, herritarren parte-hartze handia», izan dira, arduradunek azaldu dutenez, goiztiarrago egiteko zioak.
Dagoeneko saltzeko prest dago, zakuetan sartuta. Zaldibiako Udalak hiru egun izendatu ditu salmentarako, hurrengo hiru larunbatak, hain zuzen: etzi, uztailaren 7a, eta uztailaren 14a. Telleriko Goizane eraikinera joan behar da, 10:00etatik 13:00etara.
Zakukada ikatza 12 euroan salduko dute. Ateratzen den diruarekin txondorra egiteak sortu dituen gastuak ordainduko dira. Geratzen dena egitasmoak auzolanean garatzeko utziko dute.