Udala «gustura» agertu da Igartzako parte hartze prozesuak eman duenarekin
Dagoeneko bukatu da udalak Igartzako erabilera zehazteko parte-hartze prozesua. Bederatzi saio egin dituzte herriko hainbat eragilerekin –talde bakoitzarekin hiruna–, eta prozesuak eman duenarekin «gustura» dago udala. Erabiltzaileek ere «pr...
Dagoeneko bukatu da udalak Igartzako erabilera zehazteko parte-hartze prozesua. Bederatzi saio egin dituzte herriko hainbat eragilerekin –talde bakoitzarekin hiruna–, eta prozesuak eman duenarekin «gustura» dago udala.
Erabiltzaileek ere «prozesuaren balorazio positiboa» egin dutela dio udalak; besteak beste, «hitz egiteko aukera izatea» eta saioen izaera dinamikoa baloratu dituzte gehien. Hobetzeko hainbat puntu ere badaude, ordea; horien artean, lehen saiotik hirugarrenera, parte-hartzea jaitsi egin dela nabarmendu dute batzar horietan parte hartutako eragileek.
Hurrengo urratsa, «prozesuaren emaitza eta edukiak herritarrei aurkeztea» izango dela azaldu dute. Emaitza horiek, Igartzako lanen irekiera egunean bertan jakinaraziko dituzte.