Esnaola eta Garin etzi azkartasuneko Gipuzkoako sega lehiaketan jardungo dira, igandean
Igor Esnaola eta Arrate Garin segalari legorretarrak Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan lehiatuko dira, etzi, Zizurkilen, 18:00etan. Gizonezkoen sailean, partaide 11 kirolari dira guztira, tartean Esnaola. 100 metro koadroko bi sail ebaki behark...
Igor Esnaola eta Arrate Garin segalari legorretarrak Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan lehiatuko dira, etzi, Zizurkilen, 18:00etan. Gizonezkoen sailean, partaide 11 kirolari dira guztira, tartean Esnaola. 100 metro koadroko bi sail ebaki beharko dituzte, ahal den denbora gutxienean. Emakumezkoen atalean, sei segalari ariko dira. Haiek 50 metro koadroko bi sail dute lana.