Iker Irribarria aramarrak Elgetako lau t’erdiko finala jokatuko du gaur
Haurren mailetako pilota txapelketa entzutetsuenetako eta garrantzitsuenetako baten finala jokatuko du gaur gauean Iker Irribarria aramarrak. Elgetako (Gipuzkoa) lau t’erdiko hitzorduan ariko da, Jokin Altuna amezkatarraren aurka. ETB Kantxa Txapelketa gaur 22:00etan hasiko da, Elgetako pilotalekuan. Irribarriak bigarren finala du Elgetan. Duela bi urte, 13 urterekin eta infantil zela, kadetetako azkena jokatu zuen. Txapeldunorde geratu zen, bera baino bi urte zaharragoa den Elezkano II.aren ondotik. Iaz finalerdietara iritsi zen, eta, hain justu, Altunak kanporatu zuen. Gaurko buruzko burukoan atera lezake arantza. Bi aurkariek ondo ezagutzen dute elkar. Amezketako Zazpi Iturri elkartekoak dira, lehiaketetan eta entrenamenduetan batera arituak, Xalton Zabala entrenatzaile amezketarraren esanetara. Joko maila oso ona lortu du Irribarriak. 15 urte besterik eduki ez arren, juniorretan ere lanak ematen dizkie bera baino adintsuagoei. Aurten, besteak beste, Euskal Ligako txapeldun izan da, bikoteka, Xabier Tolosa anoetarrarekin. Elgetan oraindik eta gorago koka dezake sabaia, gaur.
Haurren mailetako pilota txapelketa entzutetsuenetako eta garrantzitsuenetako baten finala jokatuko du gaur gauean Iker Irribarria aramarrak. Elgetako (Gipuzkoa) lau t’erdiko hitzorduan ariko da, Jokin Altuna amezkatarraren aurka. ETB Kantxa Txapelketa gaur 22:00etan hasiko da, Elgetako pilotalekuan.
Irribarriak bigarren finala du Elgetan. Duela bi urte, 13 urterekin eta infantil zela, kadetetako azkena jokatu zuen. Txapeldunorde geratu zen, bera baino bi urte zaharragoa den Elezkano II.aren ondotik. Iaz finalerdietara iritsi zen, eta, hain justu, Altunak kanporatu zuen. Gaurko buruzko burukoan atera lezake arantza.
Bi aurkariek ondo ezagutzen dute elkar. Amezketako Zazpi Iturri elkartekoak dira, lehiaketetan eta entrenamenduetan batera arituak, Xalton Zabala entrenatzaile amezketarraren esanetara.
Joko maila oso ona lortu du Irribarriak. 15 urte besterik eduki ez arren, juniorretan ere lanak ematen dizkie bera baino adintsuagoei. Aurten, besteak beste, Euskal Ligako txapeldun izan da, bikoteka, Xabier Tolosa anoetarrarekin. Elgetan oraindik eta gorago koka dezake sabaia, gaur.