Ordiziako udal gobernuak politika egiteko bide berriak lantzen ari dela esan du
Ordiziako udal gobernuak lehenengo urte honen gaineko balorazio orokorra egiteko prentsaurrekoa egin du gaur goizean. Igor Eguren alkateak esan duenez, “Bildu ez zen kudeaketa hutsa egiteko asmoarekin etorri. Helburua zenbait gauza aldatzea izan da”. Egin dituzten aldaketa garrantzitsuenen artean, herritarren parte hartzea bultzatzeko politika, udalaren kontrol politikoa areagotzekoa eta udala herriari zabaltzeko egin den ahalegina azpimarratu ditu. Eduki aldetik egin dituzten zenbait aldaketa ere nabarmendu ditu. Zementuari baino, pertsonei eman dietela lehentasuna esan du. Hortik, gizarte politika indartzeko egin den ahalegina. Elkarlanean lan egitea izan da Bilduren beste helburuetako bat, baina EAJk eta PSE-EEk “oztopoak jarri” dizkietela gaineratu du. Belen Maiza alkateordeak hartu du hitza ondoren, eta azken urte honetan, sailez sail egin den kudeaketaren eta jarraitu diren politiken berri eman du. Gizarte politiken alorrean, San Jose adinekoen egoitza eta eguneko zentroa “Gipuzkoako Foru Aldundiak bere esku hartu ditzala da udal gobernuaren erronka nagusia”, adierazi du. Aurten martxan jarri den berdintasun batzordea, immigranteen kopurua aintzat hartuta sortu den harrera sarea, edo lehendik egin bazegoen aholkularitza batzordeari eman zaion jarraipena ere aipatu ditu. Orokorrean, gizarte politiken alorrean, aurrekontuan “doikuntza” batzuk egin behar izan dituzten onartu du, baina murrizketa hauek ez dutela “beherakada nabarmenik” suposatu ere gaineratu du. Egingo dituzten politika guztietan [...]
Egin dituzten aldaketa garrantzitsuenen artean, herritarren parte hartzea bultzatzeko politika, udalaren kontrol politikoa areagotzekoa eta udala herriari zabaltzeko egin den ahalegina azpimarratu ditu. Eduki aldetik egin dituzten zenbait aldaketa ere nabarmendu ditu. Zementuari baino, pertsonei eman dietela lehentasuna esan du. Hortik, gizarte politika indartzeko egin den ahalegina. Elkarlanean lan egitea izan da Bilduren beste helburuetako bat, baina EAJk eta PSE-EEk “oztopoak jarri” dizkietela gaineratu du.
Belen Maiza alkateordeak hartu du hitza ondoren, eta azken urte honetan, sailez sail egin den kudeaketaren eta jarraitu diren politiken berri eman du. Gizarte politiken alorrean, San Jose adinekoen egoitza eta eguneko zentroa “Gipuzkoako Foru Aldundiak bere esku hartu ditzala da udal gobernuaren erronka nagusia”, adierazi du.
Aurten martxan jarri den berdintasun batzordea, immigranteen kopurua aintzat hartuta sortu den harrera sarea, edo lehendik egin bazegoen aholkularitza batzordeari eman zaion jarraipena ere aipatu ditu. Orokorrean, gizarte politiken alorrean, aurrekontuan “doikuntza” batzuk egin behar izan dituzten onartu du, baina murrizketa hauek ez dutela “beherakada nabarmenik” suposatu ere gaineratu du. Egingo dituzten politika guztietan “oso zintzoak izan behar dugu diruaren erabileran”, gaineratu du.
Atez ateko zabor bilketaren gaiak, “aparteko balorazioa” merezi duela ere esan du. Hala, “positiboki baloratu” ditu kudeaketa sistema hau herrian ezartzeko eman diren lehen pausoak. Oposizioko alderdiei erreparatuz, gain honetan gaineko “politika partidista” egin dutela esan du, “herritarren artean beldurra sortuz”. Zentzu horretan “pedagogia kaskarra” egiten ari direla gaineratu du.
Gainontzeko sailei dagokienean, Ordizian kultur baliabideak bultzatzeko “ahalegin berezia” egiten ari direla nabarmendu du, “Nadalen enpresa zeneko lokalak erosi ditugu. Honek gune kultural indartsu, parte hartzaile eta sortzaile bat egiteko aukerak emango dizkigu”, adierazi du. Hirigintzaren alorrean udala auzoetako beharrei erantzuteko lanean dabilela jakinarazi du, eta aipamen berezia egin nahi izan dio Majori kiroldegian “aurkitu duten zorra” bueltatzeko egin duten ahaleginari.
Hemendik aurrera zer
Izaro Intsausti Parte-hartze eta Komunikazio zinegotziak hartu du hitza agerraldia amaitzeko. Legegintzaldia amaitu bitarteko urteei begira dituzten asmoak zeintzuk diren azaldu ditu. Tartean, politika sozialak aurrera eramatea, kultur ekipamenduak hobetzea, euskararen erabilera sustatzeko lanean jarraitzea, arau subsidiarioak prestatzea, herriko mugikortasuna hobetzea, atez ateko sistema martxan jartzea eta Oiangun parte hartze prozesuaren bitartez herritarrekin ondorioztatutakoa martxan jartzea , aipatu ditu, besteak beste.
Oposizioko alderdiak ere gogoan izan ditu, hauen lana eraikitzailea denean udalarentzat guztiz beharrezkoa dela esan duenean. Ordiziako kasuan, baina, ez dela horrela gaineratu du, “EAJ eta PSE-EE egiten ari diren politika txikitzailea delako”, esan du, batzordeetan ez dutela normaltasunez parte hartzen eta proposamenik ez dutela luzatu gaineratzearekin bat.