Pottoka taberna eta Asier Muñagorri irabazle
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako VI. Patata tortilla txapelketa Pottoka tabernak (taberna eta elkarteen mailan) eta Asier Muñagorrik (herritarren mailan) irabazi dute. Patata zorro, arraultza dozena eta oliba olio botila bana jaso zituzten saritzat bi irabazleek. San Pedro bezperako erromeriaren barruan egin ohi da txapelketa, eta bertara aurkeztutako tortillekin antolatzaileek pintxoak egiten dituzte, eta sagardo upela jarri ere bai. 19:00etan erromeria egin zuten Jakintza dantza taldeak gidatuta, eta iluntzean sua piztu zuten.
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako VI. Patata tortilla txapelketa Pottoka tabernak (taberna eta elkarteen mailan) eta Asier Muñagorrik (herritarren mailan) irabazi dute. Patata zorro, arraultza dozena eta oliba olio botila bana jaso zituzten saritzat bi irabazleek.
San Pedro bezperako erromeriaren barruan egin ohi da txapelketa, eta bertara aurkeztutako tortillekin antolatzaileek pintxoak egiten dituzte, eta sagardo upela jarri ere bai. 19:00etan erromeria egin zuten Jakintza dantza taldeak gidatuta, eta iluntzean sua piztu zuten.