San Martingo lur azpiko aparkalekuan autoa uzteagatik ordaindu egin beharko da, uztailaren lehenetik aurreara
Ataungo Udalak uztailaren lehenetik aurrera kobratzen hasiko zaie San Martin auzoko plazan dagoen lurpeko aparkalekuaren erabiltzaileei. Eguneko (08:00-20:00) eta gaueko (20:00-08:00) ordutegiak bereizi ditu, ordu-tarteen salneurrirako. Lehen ordubetea...
Ataungo Udalak uztailaren lehenetik aurrera kobratzen hasiko zaie San Martin auzoko plazan dagoen lurpeko aparkalekuaren erabiltzaileei. Eguneko (08:00-20:00) eta gaueko (20:00-08:00) ordutegiak bereizi ditu, ordu-tarteen salneurrirako. Lehen ordubetea 0,05 euro kostako da. Hortik gora, egunez, lehen ordutik bostera, ordu laurdeneko 10 zentimo, 5. ordutik 12.era 5 zentimo. 12 ordu edukitzeagatik, 3,05 euro aterako da. Gauez, berriz, 30 minutuko 0,05 euro da tarifa; 12 ordurena, 1,20 euro. Urte guztirako tokia erreserba liteke, bestetik, 360 euro ordainduta. 22 plaza daude horretarako.