Perla taldeak irabazi du II. Errugbi Tokata txapelketa
Goizean hasi eta orain minutu gutxira arte, II. Errugbi Tokata Txapelketa Herrikoia jokatu dute Altamirako zelaian. Guztira, 14 talde zeuden izena emanda, eta azkenean, irabazlea, Perla taldea izan da. Goierrin errugbiarekiko zaletasuna ez da berria, baina azken urteetan nabarmen egin du gora zaletu kopuruak. Horren adibide, Ampo-Ordizia taldearen garaipenak ospatzen aritu diren ehunka eta ehunka zale. Jarraitzaile horiei guztiei kirol horretaz gozatzeko aukera eman nahi izan diete aurten ere, eta bigarren urtez errugbi txapelketa herrikoia egin dute, “ikusle-hesia gurutzatu eta kirol honetan parte hartzera gonbidatuz”. Goizean jokatu dituzte lehen partidak eta zelaian bertan bazkaldu dute taldekide guztiek. 14:30ean jarraitu dute txapelketarekin eta 16:30aldera jakin da talde txapeldunaren izena. Sari banaketa arratsaldean egingo dute, txapelketa antolatzen parte hartu duten tabernetan, poteoan zehar. Bertan jakingo dira zein diren sarituak, eta ondoren sari banaketa, Beti-Alai pilotalekuan egiten ari diren garagardo azokan izango da. 18:00etan irekiko dute azoka, eta gau-erdira arte egongo da irekita. Bihar, aldiz, eguerdian ere irekita egongo da. Guztira, 29 garagardo mota dastatzeko aukera dago. TOKATA FINALEKO IRUDIAK:
Goizean jokatu dituzte lehen partidak eta zelaian bertan bazkaldu dute taldekide guztiek. 14:30ean jarraitu dute txapelketarekin eta 16:30aldera jakin da talde txapeldunaren izena. Sari banaketa arratsaldean egingo dute, txapelketa antolatzen parte hartu duten tabernetan, poteoan zehar. Bertan jakingo dira zein diren sarituak, eta ondoren sari banaketa, Beti-Alai pilotalekuan egiten ari diren garagardo azokan izango da. 18:00etan irekiko dute azoka, eta gau-erdira arte egongo da irekita. Bihar, aldiz, eguerdian ere irekita egongo da. Guztira, 29 garagardo mota dastatzeko aukera dago.
TOKATA FINALEKO IRUDIAK: