San Pedro jaietan ere aldarrikapena Mutiloan
San Pedro jaiak ospatzen ari dira Mutiloan ostegunaz geroztik, eta azken asteetan bezala, ospakizuna eta festa aldarrikapenarekin lotu dute oraingoan ere autopista elektrikoaren aurkakoek. Atzo gero eta jende gehiago erakartzen duen sagardo dastaketa egin zuten frontoian, eta zintzurra bustitzen hasi aurretik, pilotalekuaren kanpoan elkartu ziren goi-tentsioko linearen aurka. Goierriko hainbat herri zeharkatuko dituen autopista elektrikorik ez dutela nahi salatu zuten atzo ere dozenaka lagunek, eta frontoian ere euren aldarrikapenaren aldeko hainbat ikur ikus zitezkeen. Gaur ere bertan jarraitzen zuten pilotalekuko pankartek, izan ere, festa guztietan zehar euren desadostasuna agertzen jarraituko dute mutiloarrek. Gaur, gazte bazkaria eta haurrentzako jolasak dituzte, besteak beste, eta arratsaldean ardoa banatuko dute plazan. Elkarrekin herri afaria eginez afalduko dute mutiloarrek, eta hala egitea erabaki dutenek, mozorrotuen gauean ere egunerokotasunetik irten eta mozorroa jantzitakoek festa egingo dute. Txerrigorriak izanik, txerririk ezin falta jaietan, eta gauean, txerri harrapaketa egingo dute 23:30ean. Musikarako tartea ere egongo da gaur, Egurra eta Kitto eta Kupela taldeek kontzertua egingo baitute. Rock-ska eta trikiti musikak jarriko du giroa behin eguzkia izkutatzen denean. Bihar izango da jaietako azken eguna (egitaraua ikusteko sartu GOIERRIKO HITZAren festen webgunean)
San Pedro jaiak ospatzen ari dira Mutiloan ostegunaz geroztik, eta azken asteetan bezala, ospakizuna eta festa aldarrikapenarekin lotu dute oraingoan ere autopista elektrikoaren aurkakoek. Atzo gero eta jende gehiago erakartzen duen sagardo dastaketa egin zuten frontoian, eta zintzurra bustitzen hasi aurretik, pilotalekuaren kanpoan elkartu ziren goi-tentsioko linearen aurka. Goierriko hainbat herri zeharkatuko dituen autopista elektrikorik ez dutela nahi salatu zuten atzo ere dozenaka lagunek, eta frontoian ere euren aldarrikapenaren aldeko hainbat ikur ikus zitezkeen.
Gaur ere bertan jarraitzen zuten pilotalekuko pankartek, izan ere, festa guztietan zehar euren desadostasuna agertzen jarraituko dute mutiloarrek. Gaur, gazte bazkaria eta haurrentzako jolasak dituzte, besteak beste, eta arratsaldean ardoa banatuko dute plazan. Elkarrekin herri afaria eginez afalduko dute mutiloarrek, eta hala egitea erabaki dutenek, mozorrotuen gauean ere egunerokotasunetik irten eta mozorroa jantzitakoek festa egingo dute.
Txerrigorriak izanik, txerririk ezin falta jaietan, eta gauean, txerri harrapaketa egingo dute 23:30ean. Musikarako tartea ere egongo da
gaur, Egurra eta Kitto eta Kupela taldeek kontzertua egingo baitute. Rock-ska eta trikiti musikak jarriko du giroa behin eguzkia izkutatzen denean. Bihar izango da jaietako azken eguna (egitaraua ikusteko sartu GOIERRIKO HITZAren festen webgunean)