Atez atekoaren aurkako sinadurak bi egun gehiagoan bilduko dituzte Lazkaon
Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak hirugarren astez sinadurak bilduko ditu kalean, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Bihar (asteazkena) Barandiaran kiroldegiaren parean egongo dira, 19:00etatik 20:15era, eta etzi (osteguna) TPT eta Batzokia da...
Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak hirugarren astez sinadurak bilduko ditu kalean, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Bihar (asteazkena) Barandiaran kiroldegiaren parean egongo dira, 19:00etatik 20:15era, eta etzi (osteguna) TPT eta Batzokia dauden plazan, ordutegi berean. «Ahalik eta sinadura gehien jasotzea komeni da», diote. Postaz ere eman liteke: lazkaobirziklatuz@gmail.com.