2012/7/3

«Hurrengo baterako polita litzateke euskaratik beste hizkuntzak ikasteko aplikazioa egokitzea»

 Elhuyar fundazioaren izenean euskara ikasteko mugikorretarako aplikazioa aurkeztu berri du

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urtebeteko lanaren balantzea egin du Idiazabalgo Bilduk

Pasa den asteazkenean Idiazabalgo Bilduk batzar ireki bat ospatu zuen udaletxean. Batzar honetan, azken urte honetan udalean Bilduren zinegotziek egindako lanaren berri eman zuten. Arloz arlo, Bilduk egindako ekarpena eta gai bakoitzaren inguruan duen ...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ehunmiliak eta G2H probak

Uztailaren 13tik 15era bitartean, Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketak egingo dira. Irteera eta helmuga Beasainen izango da. Ordutegia (helmuga orduak gutxi gora beherakoak dira): EHUNMILIAK Irteera: Ostirala, 18:00etan. Helmuga: Azkar...

Goierriko Hitza

Igandean emango dute Kupelaren erromeria ETBn

Aurreko asteazkenean Lazkaoko plazan grabatutako Kupela taldearen erromeria igande honetan, uztailak 8, emango du ETB-1 kateak, 22:00etan. Kupelarekin batera Aitor Furundarena soinu-jotzailea aritu zen, bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia, et...

Aimar Maiz

Atez atekoaren aurkako sinadurak bi egun gehiagoan bilduko dituzte Lazkaon

Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak hirugarren astez sinadurak bilduko ditu kalean, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Bihar (asteazkena) Barandiaran kiroldegiaren parean egongo dira, 19:00etatik 20:15era, eta etzi (osteguna) TPT eta Batzokia da...

Aimar Maiz

Castejonera joateko txartelak salgai jarriko dituzte jubilatuen elkartean

Aranealde adinekoen zentroak egun pasako irteera antolatu du Castejonera (Nafarroa), hilaren 18rako. Beasaingo tren geltokitik abiatuko dira 08:30ean. Olioa egiteko lantegia, Picueloko destilategia eta hainbat monolito bisitatuko dituzte. Venecia ostat...

Beasaingo Hitza

Lazkaon gaur hasiko da Maizpideren Udako Jardunaldien egitaraua, bertso saioarekin

Euskara ikasteko udako ikastaro berezia atzo hasi zen Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 38. urtez. Ikasturte orokorra bukatuta, uztailean eta abuztuan lau ikastaro emango dituzte barnetegian. Eskolak hornitzeko eta herriko kultur egitaraua osatzeko, bien bitartean Udako Jardunaldia ere prest dute, hiru hilabeteko programa. Gaurtik irailaren azkenera 18 ekitaldi izango dira, irekiak, doan eta gizarte osoarentzat gozagarri. Bi helburu nagusiren peskizan antolatu ohi du Maizpidek Udako Jardunaldia, Udalaren laguntzaz. «Batetik, ikasleek klasez kanpoko jardueretan ere euskal kultura ezagutzeko eta gozatzeko aukera jartzeko, aitzakia horrekin euskaraz aritzeko», azaldu du Marian Bidegain zuzendariak. «Erabilera» da helburu behinena, eskoletan nahiz handik kanpora. «Ikasleak erabilerara bultzatu behar idra, eta hor indar handiak jarri behar ditugu». Bestetik, euskaltegiak antolatutako ekitaldiak Lazkaoko plazara eramanda, «herritarrei ere eskaini» nahi diete egitaraua, euskaltegiarekin duten lotura indartzeko eta aldi berean gure presentzia nabarmentzeko». Goierriko sei bertsolari, gaur Ekitaldien erdiak —bederatzi— Lazkaoko plazan edo Areria kultur gunean garatuko dira. Gainontzekoak, Maizpiden. Hala ere, urtean zehar astero egiten dituzten jarduerak ere irekiak dira. Lehen ekitaldia Goierriko bertsolari gazteen saioa izango da, gaur 22:00etan, plazan. Iñaki Apalategi, Iker Zubeldia, Endika Igartzabal, Gema Urteaga, Aratz Igartzabal eta Mikel Oria ariko dira. Irati Arrieta da aurkezlea. Etzi, osteguna, Aiko taldearekin dantza erromeria dago (22:00). Bidegainek zuzendaritza utziko [...]

Aimar Maiz

Posta bulego berria irekiko dute Urola kalean, Zumarragan

 Postetxe berria postariek erabiliko dute posta sailkatzeko; fardelak banatzeko gunea ere izango da

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gran Fachako irteerara joateko izena eman behar da

Ordiziako Mendizaleak taldekoek zehaztu dituzte dagoeneko datozen bi asteburuetan egingo dituzten mendi irteerak. Asteburu honetan, igandean, Aralarren barrena egingo dute irteera, Ordiziatik 07:30ean abiatuta. Muitze, Uzkoiti eta Sailigain lotzeko ibi...

Ordiziako Hitza

Per la Forza eta Downtown aurretik jarri dira

Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 ha...

Ordiziako Hitza

Txindokira mendi irteera, gauez

Beasaingo udal euskaltegiko ikasleek antolatuta, ostiral honetan, hilak 6, mendi irteera egingo dute Txindokira, gauez.

Goierriko Hitza

Ehunmiliak proba dela eta, aldaketak izango dira herriguneko zirkulazioan

Uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dute Ehunmiliak ultratrail proba. Hori dela eta, herriguneko zirkulazioan hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Beasaingo Udaltzaingoak.  Hainbat kale itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta garajeetako...

Beasaingo Hitza

Txindokira gauez joango dira udal euskaltegikoak, ostiral honetan

Beasaingo udal euskaltegia 25. urteurrena ospatzen ari dau aurten. Hori dela eta, bertako ikasle talde batek Txindokira irteera antolatu du ostiral honetarako. Ilargi betea dela eta, irteera gauez egitea erabaki dute, gainera, bertatik egunsentia iku...

Beasaingo Hitza

Itsasondoko haur eskolaren zerbitzua ikusteko aukera, bihar

Itsasondoko haur eskolaren zerbitzua eta azpiegiturak ikusi nahi dituenarentzat informazioa emateko jardunaldia antolatu dute, biharko (asteazkena). 0 urtetik 2ra bitarteko umeen gurasoak 17:15ean joan daitezke haur eskolara.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa