Ehunmiliak proba dela eta, aldaketak izango dira herriguneko zirkulazioan
Uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dute Ehunmiliak ultratrail proba. Hori dela eta, herriguneko zirkulazioan hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Beasaingo Udaltzaingoak. Hainbat kale itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta garajeetako...
Uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dute Ehunmiliak ultratrail proba. Hori dela eta, herriguneko zirkulazioan hainbat aldaketa izango direla jakinarazi du Beasaingo Udaltzaingoak. Hainbat kale itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta garajeetako sarrera eta irteerak bakarrik egin ahal izango dira. Hori guztia ikusita, egun horietan herriko kaleetan ibiliko diren antolatzaileek esandakoa betetzeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu dute.
Herriguneko hainbat zirkulaziorako itxita egongo dira. Hauek izango dira kaltetutako kaleak: Igartza Oleta (2-6. zenbakien artean), Dolare eta Zapatari kaleak, Mendeurren eta Nafarroa etorbideak (azken hori 1-25. zenbakien artean) eta Joan Iturralde kalea. Nafarroa etorbidean garajea dutenek, Erauskin plazatik izango dute sarbidea; hala, Joan Iturralde kaletik ez sartzeko eskatzen zaie, sarbide hori itxita egongo baita probaren egunetan.
Aparkatzea debekatuta
Lasterketa hori dela eta, hilaren 11tik 15era bitartean, herriko hiru gunetan ezin izango da autorik aparkatu. Hala, Bernedo-eneko aparkalekuan seinalizatutako esparruan (hilaren 11tik 15era), Gernika pasealekuko aparkalekuan (hilaren 12 eta 13an) eta Esteban Lasa kalean (hilaren 12tik 15era) ez da aparkatzerik izango.
Bestalde, egun horietarako aparkaleku bat erreserbatu nahi duenak, antolatzaileei mezu elektroniko bat bidali behar die, parking@ehunmilak.com helbidera.