Lazkaon gaur hasiko da Maizpideren Udako Jardunaldien egitaraua, bertso saioarekin
Euskara ikasteko udako ikastaro berezia atzo hasi zen Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 38. urtez. Ikasturte orokorra bukatuta, uztailean eta abuztuan lau ikastaro emango dituzte barnetegian. Eskolak hornitzeko eta herriko kultur egitaraua osatzeko, bien bitartean Udako Jardunaldia ere prest dute, hiru hilabeteko programa. Gaurtik irailaren azkenera 18 ekitaldi izango dira, irekiak, doan eta gizarte osoarentzat gozagarri. Bi helburu nagusiren peskizan antolatu ohi du Maizpidek Udako Jardunaldia, Udalaren laguntzaz. «Batetik, ikasleek klasez kanpoko jardueretan ere euskal kultura ezagutzeko eta gozatzeko aukera jartzeko, aitzakia horrekin euskaraz aritzeko», azaldu du Marian Bidegain zuzendariak. «Erabilera» da helburu behinena, eskoletan nahiz handik kanpora. «Ikasleak erabilerara bultzatu behar idra, eta hor indar handiak jarri behar ditugu». Bestetik, euskaltegiak antolatutako ekitaldiak Lazkaoko plazara eramanda, «herritarrei ere eskaini» nahi diete egitaraua, euskaltegiarekin duten lotura indartzeko eta aldi berean gure presentzia nabarmentzeko». Goierriko sei bertsolari, gaur Ekitaldien erdiak —bederatzi— Lazkaoko plazan edo Areria kultur gunean garatuko dira. Gainontzekoak, Maizpiden. Hala ere, urtean zehar astero egiten dituzten jarduerak ere irekiak dira. Lehen ekitaldia Goierriko bertsolari gazteen saioa izango da, gaur 22:00etan, plazan. Iñaki Apalategi, Iker Zubeldia, Endika Igartzabal, Gema Urteaga, Aratz Igartzabal eta Mikel Oria ariko dira. Irati Arrieta da aurkezlea. Etzi, osteguna, Aiko taldearekin dantza erromeria dago (22:00). Bidegainek zuzendaritza utziko [...]
Euskara ikasteko udako ikastaro berezia atzo hasi zen Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 38. urtez. Ikasturte orokorra bukatuta, uztailean eta abuztuan lau ikastaro emango dituzte barnetegian. Eskolak hornitzeko eta herriko kultur egitaraua osatzeko, bien bitartean Udako Jardunaldia ere prest dute, hiru hilabeteko programa. Gaurtik irailaren azkenera 18 ekitaldi izango dira, irekiak, doan eta gizarte osoarentzat gozagarri.
Bi helburu nagusiren peskizan antolatu ohi du Maizpidek Udako Jardunaldia, Udalaren laguntzaz. «Batetik, ikasleek klasez kanpoko jardueretan ere euskal kultura ezagutzeko eta gozatzeko aukera jartzeko, aitzakia horrekin euskaraz aritzeko», azaldu du Marian Bidegain zuzendariak.
«Erabilera» da helburu behinena, eskoletan nahiz handik kanpora. «Ikasleak erabilerara bultzatu behar idra, eta hor indar handiak jarri behar ditugu».
Bestetik, euskaltegiak antolatutako ekitaldiak Lazkaoko plazara eramanda, «herritarrei ere eskaini» nahi diete egitaraua, euskaltegiarekin duten lotura indartzeko eta aldi berean gure presentzia nabarmentzeko».
Goierriko sei bertsolari, gaur
Ekitaldien erdiak —bederatzi— Lazkaoko plazan edo Areria kultur gunean garatuko dira. Gainontzekoak, Maizpiden. Hala ere, urtean zehar astero egiten dituzten jarduerak ere irekiak dira.
Lehen ekitaldia Goierriko bertsolari gazteen saioa izango da, gaur 22:00etan, plazan. Iñaki Apalategi, Iker Zubeldia, Endika Igartzabal, Gema Urteaga, Aratz Igartzabal eta Mikel Oria ariko dira. Irati Arrieta da aurkezlea.
Etzi, osteguna, Aiko taldearekin dantza erromeria dago (22:00).
Bidegainek zuzendaritza utziko du
Marian Bidegainek azkeneko Udako Jardunaldia eta ikastaroa izango ditu zuzendari modura. Kargua utziko du, abuztuaren azkenean. Gabiriarrak 15 urte igaro ditu ikastetxearen arduradun nagusi, eta irakasle lanetara itzuliko da ikasturte berrian.
Txandaketa izendatuta daukate: irailetik aurrera Jon Urdangarin lazkaotarrak hartuko du Maizpideren gidaritza, eta hura izango da zuzendari —gaur egun irakasle da—. Besteak beste, euskaltegiarentzat eta Lazkaoko nahiz Goierriko gizartearentzat urteurren seinalatu bat ospatuko dute datorren urtean, Maizpidek 25 urte beteko baititu.
EGITARAU OSOA
Uztaila
- 3, asteartea. Goierriko bertsolarien saioa, 22:00etan, plazan: Iñaki Apalategi, Iker Zubeldia, Endika Igartzabal, Gema Urteaga, Aratz Igartzabal, Mikel Oria. Aurkezlea: Irati Arrieta.
- 5, osteguna. Dantza ikastaro laburra, Aiko taldearekin, 22:00etan, plazan.
- 10, asteartea. ‘Hil arte bizi’ antzerkia, Txalo taldearena, 22:00etan, plazan.
- 12, osteguna. Drindots musika taldearekin erromeria, 22:00etan, plazan.
- 19, osteguna. Pailazo titiriteroak, Sebastopoleko Titiriteroak taldearen kale antzerkia, 22:00etan, plazan.
- 24, asteartea. ‘Gazta zati bat’ film dokumentalaren emanaldia, Anjel Oiarbidek eta Dani Oiarbidek aurkeztua, 22:00etan, Areria antzokian.
- 26, osteguna. Triki-bertso txikiteoa, 18:00etan hasita, kalean: Endika Igartzabal eta Gorka Maiz bertsolariak; Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariak.
Abuztua
- 14, asteartea. ‘Mongolia: lurraren maitaleak’ ikus-entzunezkoa, Joxe Ramon Agirre ‘Marron’-en eskutik. 21:30ean, Maizpideko zinema-aretoan.
- 16, osteguna. Carlos Araneda eta Jose Inazio Barberia musikarien emanaldia. 20:30ean, Maizpideko jangelan.
- 21, asteartea. ‘Bodologoak’ antzerkia. 21:30ean, Areria antzokian.
- 28, asteartea. Bertsolari jaialdia, 21:30ean, Maizpideko zinema-aretoan: Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Uxue Alberdi, Amets Artzallus. Aurkezlea: Iñaki Rezola.
- 30, osteguna. Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin trikitilariak. 20:00etan, Maizpideko jangelan.
Iraila
- 4, asteartea. Jon Plazaola aktorearen bakarrizketa ikuskizuna. 21:00etan, Maizpideko zinema-aretoan.
- 11, asteazkena. Ahozkotasunari buruzko hitzaldia, Andoni Egaña bertsolariarekin. 21:00etan, Maizpideko zinema-aretoan.
- 13, osteguna. Kantu-afaria, KTB Kuarto Txikiko Bandarekin. 20:00etan, Maizpideko jangelan.
- 18, asteartea. ‘Kontxesi detektibea elurretan’ antzerkia, Goaz taldearena. 21:30ean, Maizpideko zinema-aretoan.
- 26, asteazkena. Bertso-afaria, 20:00etan, Maizpideko jangelan: Anjel Mari Peñagarikano eta Jon Maia.
Oharra: ikuskizun guztiak irekiak dira, herritar ororentzat.