Per la Forza eta Downtown aurretik jarri dira
Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 ha...
Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 hartu zuen mendean Zerdiau taldea, eta emaitza berarekin bukatu zen Rockus eta Downtown taldeen arteko lehia.
Datorren asteburuan, larunbatean edo igandean, jokatuko dira bigarren finalerdiak talde berberen artean. Behin bigarren partida jokatuta, bi lehietako emaitzak batuko dituzte, eta orduan jakingo da zein diren bi talde finalistak. Finala, berriz, hilaren 14an jokatuko da. Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen.