Asier Garro izendatu dute Itsasondoko alkate, Gkikak dimititu ostean
Asier Garro Sodupe itsasondoarra da Itsasondoko alkatea, ekainaren 21etik. Udalbatzak egun horretan egindako osoko bilkuran izendatu zuen udalburu, eta Itsasondoko Udalak atzo argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean erabakiaren iragarkia. Iazko...
Asier Garro Sodupe itsasondoarra da Itsasondoko alkatea, ekainaren 21etik. Udalbatzak egun horretan egindako osoko bilkuran izendatu zuen udalburu, eta Itsasondoko Udalak atzo argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean erabakiaren iragarkia. Iazko ekainetik alkate izan den Areti Gkikak dimisioa eman du, arrazoi pertsonalak tarteko, eta Garrok hartu du Itsasondoko Udalaren gidaritza, udaletxeko iturriek adierazi dutenez.
Garro zinegotzi eta alkateorde zen udalean 2011ko ekainaren 11tik, udalbatza berria eratu zenetik. Iazko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk lortu zituen Itsasondon udaletxeko zazpi aulkiak, 235 boto jasota (boto-emaileen %80,76).
Koalizio abertzalea izan zen herrian osatutako hautagaitza-zerrenda bakarra. Beste bi aukerek PSE-EEk (14 boto) eta PPk (11 boto), ez zuten biek batera %8,6 gainditu. Zuri bozkatu zutenak %10,65 izan ziren (31 boto), eta baliogabeak %2,68 (8 boto).