Atez atekoaren aurkako herri plataforma
Birziklapena bai, atez atekorik ez izenburupean herri plataforma sortu dute, berriki, Legazpin. Plataformako kideek aurkezpen ekitaldian esan dutenez, «Bilduk herrian inposatu nahi duen atez ateko hondakin bilketaren aurkako» herritarren bilgunea da. Beraien helburua betetze aldera, bilera izan zuten pasa den astean Kepa Urtzelai alkatearekin. Hiru eskakizun zehatz egin zizkioten orduan: «legazpiarren nahia errespetatzeko eta atez atekoa bertan behera uzteko. Legazpin bosgarren edukiontzia jartzeko. Eta azkenik, udalak dituen zerbitzuak errazteko». Bide batez, herri plataformako kideek, Legazpin martxan dagoen atez ateko sistemaren aurkako sinadura bilketaren kanpainaz ere hitz egin zuten. Dagoeneko, «3.000 sinadura» bildu dituztela jakinarazi zuten. Gainera, datozen egunetan ere, sinadura gehiago bilduko dutenaren aurreikuspenarekin, kanpaina datorren «uztailaren 8ra arte» luzatzea erabaki dute.
Birziklapena bai, atez atekorik ez izenburupean herri plataforma sortu dute, berriki, Legazpin.
Plataformako kideek aurkezpen ekitaldian esan dutenez, «Bilduk herrian inposatu nahi duen atez ateko hondakin bilketaren aurkako» herritarren bilgunea da.Beraien helburua betetze aldera, bilera izan zuten pasa den astean Kepa Urtzelai alkatearekin. Hiru eskakizun zehatz egin zizkioten orduan: «legazpiarren nahia errespetatzeko eta atez atekoa bertan behera uzteko. Legazpin bosgarren edukiontzia jartzeko. Eta azkenik, udalak dituen zerbitzuak errazteko».
Bide batez, herri plataformako kideek, Legazpin martxan dagoen atez ateko sistemaren aurkako sinadura bilketaren kanpainaz ere hitz egin zuten. Dagoeneko, «3.000 sinadura» bildu dituztela jakinarazi zuten. Gainera, datozen egunetan ere, sinadura gehiago bilduko dutenaren aurreikuspenarekin, kanpaina datorren «uztailaren 8ra arte» luzatzea erabaki dute.