Esklerosiaren inguruko ‘Busti zaitez’ kanpaina igandean iritsiko da Ordiziara
Esklerosi Anizkoitza izeneko gaitza ezagutarazteko eta gaiaren inguruko sentsibilizazio kanpaina lantzeko Busti zaitez kanpaina igandean iritsiko da Ordiziara. Gaitz horrek kaltetutakoak eta haien senideak biltzen dituen Ademgi fundazioak, zazpigarren ...
Esklerosi Anizkoitza izeneko gaitza ezagutarazteko eta gaiaren inguruko sentsibilizazio kanpaina lantzeko Busti zaitez kanpaina igandean iritsiko da Ordiziara. Gaitz horrek kaltetutakoak eta haien senideak biltzen dituen Ademgi fundazioak, zazpigarren urtez antolatu du ekimena. Horren bidez, «gaixotasun neurologiko honek sorrarazten dituen arazoez» informatzeaz gain, elkarteak 2007an zabaldu zuen birgaitze zentroa findantziatzeko dirua lortu nahi dute. Iazko kanpainan, Euskal Herriko 40.000 lagun inguruk parte hartu zuten.
Ordizian egingo dute Goierri beheko ekitaldi nagusia, Majori kiroldegiko igerilekuan. Bertan egokituko duten gunean «busti eta igeri egiteko» deia egin diete herritarrei. Bukaeran, gaixotasun hori duten pertsonen alde igeri egindako metroak zenbatuko dituzte, eta parte hartzaileei diploma bana emango diete.
Asteazkenean, azokan
Horrez gain, datorren asteazkenean, hilak 11, Ordiziako azokan izango dira elkarteko kideak, eta jendeari kanpaina horren aldeko laguntza emateko eskatuko diete. Herritarrek ez ezik, Ordiziako hainbat erakundek eta elkartek ere eman diote bere babesa kanpainari. Hala, udalaren, kiroldegiaren, Nagusilanen eta Kimetz emakume elkartearen laguntza eskertu nahi izan dute Ademgi elkartekoek.