Goi tentsioko linearen proiektuari eutsi dio Red Electrica de Españak
Deikaztelun (Nafarroan) hasi eta Goierriko zenbait herri zeharkatuz Ezkio-Itsason amaitzekoa den goi tentsioko linearen prroiektuari eutsi dio Red Electrica de Españak. Ekainaren 30ean amaitu zen Espainiako Gobernuak enpresa horri plangintza berria au...
Deikaztelun (Nafarroan) hasi eta Goierriko zenbait herri zeharkatuz Ezkio-Itsason amaitzekoa den goi tentsioko linearen prroiektuari eutsi dio Red Electrica de Españak. Ekainaren 30ean amaitu zen Espainiako Gobernuak enpresa horri plangintza berria aurkezteko eman zion epea, eta Autopista Elektrikorik Ez plataformako aholkulari den Alberto Friasek azaldu duenez, egin du jada. Plangintza berria aurkeztu, eta aurrekoan bezala, Deikaztelu eta Ezkio-Itsaso arteko proiektua jaso du. Plataforma honek gogor krititakatu du Nafarroako presidente den Yolanda Barcinak izan duen jarrera ere, ez dituelako plataforma osatzen duten udaletako ordezkariak hartu nahi izan. Friasen esanetan “Espainiako Gobernuaren esku dago orain plangintza hori onartzea edo ez”.