Igor Esnaola azkartasuneko segalaritzan txapeldun, eta Arrate Garin bigarren
Goierriko partaide bakarrak ziren, baina biek lan bikaina egin dute Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan. Biak, legorretarrak. Igor Esnaolak jantzi du txapela gizonezkoetan, eta Arrate Garin bigarren izan da, irabazlearengandik 10 segundo doira. Zizurkilen jokatu zen segalaritza lehiaketa, igandean, Nekola baserriko belardian. Gizonezkoen artean bederatzi segalari aritu ziren. Ehun metro koadroko bina sail ebaki zituzten. Lana ahalik eta denbora gutxienean osatzea zen helburua, belar kilo kopuruari erreparatu gabe baina txukuntasuna kontuan edukita. Esnaolak lehenbiziko txapela du txapelketa horretan. Sasoi betean egoten segitzen duela erakutsi du, Almitzak antolatutako Euskal Herriko Bakarkako Ligaxkako lidertza baieztatuz. Bost minutuan zehatz bukatu zuen bi sailak ebakitzen. Juanjoxe Lizaso asteasuarra (5:15) geratu da bigarren —iazko azkartasun txapelduna eta aurten Gipuzkoako txapelduna—, eta Mikel Alkorta haren herrikidea hirugarren (5:53). Hamar segundogatik bigarren Emakumezkoetan, Garin iaz lortutako txapeldun izendapena defendatzera joan zen Zizurkilera. Sei segalari lehiatu ziren. Alatzne Etxaburua zizurkildarrak irabazi zuen (3:42), hura ere Euskal Herriko ligaxkako lehenbiziko liderra. Garin legorretarrak hatz puntekin ukitu zuen txapela. Azkenean, hamar segundo gehiago behar izan zuen (3:52), 50na metro koadro bi sailak ebakitzen. Hirugarren Ainara Otamendi ibartarra izan zen (5:23), jada denbora tarte handiagora. Belarra egoera aproposean zegoen segan aritzeko. Txandaka aritu ziren lanean hamabost partaideak, hiruna lagun aldiko, eta gizonezkoak [...]
Goierriko partaide bakarrak ziren, baina biek lan bikaina egin dute Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan. Biak, legorretarrak. Igor Esnaolak jantzi du txapela gizonezkoetan, eta Arrate Garin bigarren izan da, irabazlearengandik 10 segundo doira.
Zizurkilen jokatu zen segalaritza lehiaketa, igandean, Nekola baserriko belardian. Gizonezkoen artean bederatzi segalari aritu ziren. Ehun metro koadroko bina sail ebaki zituzten. Lana ahalik eta denbora gutxienean osatzea zen helburua, belar kilo kopuruari erreparatu gabe baina txukuntasuna kontuan edukita.
Esnaolak lehenbiziko txapela du txapelketa horretan. Sasoi betean egoten segitzen duela erakutsi du, Almitzak antolatutako Euskal Herriko Bakarkako Ligaxkako lidertza baieztatuz. Bost minutuan zehatz bukatu zuen bi sailak ebakitzen. Juanjoxe Lizaso asteasuarra (5:15) geratu da bigarren —iazko azkartasun txapelduna eta aurten Gipuzkoako txapelduna—, eta Mikel Alkorta haren herrikidea hirugarren (5:53).
Hamar segundogatik bigarren
Emakumezkoetan, Garin iaz lortutako txapeldun izendapena defendatzera joan zen Zizurkilera. Sei segalari lehiatu ziren. Alatzne Etxaburua zizurkildarrak irabazi zuen (3:42), hura ere Euskal Herriko ligaxkako lehenbiziko liderra.
Garin legorretarrak hatz puntekin ukitu zuen txapela. Azkenean, hamar segundo gehiago behar izan zuen (3:52), 50na metro koadro bi sailak ebakitzen. Hirugarren Ainara Otamendi ibartarra izan zen (5:23), jada denbora tarte handiagora.
Belarra egoera aproposean zegoen segan aritzeko. Txandaka aritu ziren lanean hamabost partaideak, hiruna lagun aldiko, eta gizonezkoak eta emakumezkoak txandatuan. Berrehun ikusle joan ziren lehiaketa ikustera.
Segalariak ,gainontzean, Euskal Herriko Bakarkako Ligaxkako azken jardunaldiari begira jarrita daude. Zaldibian jokatuko da bukaerakoa, uztailaren 22an.