Juan Mari Mujika ataundarra atxilotu du Frantziako Poliziak, Okzitanian
(berria.info) Frantziako Poliziak Juan Mari Mujika Dorronsoro ataundarra atxilotu du gaur goizean, Pautik gertu (Okzitania). ETAko kide izatea leporatzen diote. Polizia operazioa Guardia Zibilarekin batera egin du Frantziako Poliziak. Polizia iturriek Mujikari egozten diote 2001eko hauteskunde kanpainan Jose Maria Aznar Espainiako presidentea hiltzeko atentatu saioan misilak jaso eta entregatzeko ardura izatea. Ataundarra da Mujika, baina urte asko bizi izan zen Amezketan (Gipuzkoa). Domintxainera (Zuberoa) joan zen ondoren bizitzera. 2008an salaketa ipini zuen Baionako epaitegian bi gizonek bahitu eta poliziarekin kolaboratzea eskaini ziotelako. Urte hartako abenduaren 11n, Mujika Donapaleura joan zen erosketak egitera, eta hiru gizonek, poliziak zirela esanez, haien autora joateko esan zioten. Gero ohartu zen gizon haiek ez zirela frantses poliziak. Itxura guztien arabera, espainiar poliziak ziren. Handik mendialdera eraman zuten, eta laku baten ondoko etxola batean galderak eta mehatxuak egin zizkioten. Poliziarekin kolaboratzea proposatu zioten, baina Mujikak ez zien berehala erantzun. Lanera joan behar zuela-eta, berriz eraman zuten hartu zuten tokira. Egun hartan bertan, beste hitzordu bat ezarri zioten, baina Mujika ez zen hitzordu hartara agertu. Geroztik beldurrez bizi dela salatu zuen Mujikak, bi gizonek bahitu eta preso zuen alabaren egoera baliatuz, kolaboratzea eskaini ziotenetik. Ez zen ausartzen bakarrik inora joaten. Salaketa aurkeztu eta prentsaurrekoa eman zuenetik ez [...]
(berria.info) Frantziako Poliziak Juan Mari Mujika Dorronsoro ataundarra atxilotu du gaur goizean, Pautik gertu (Okzitania). ETAko kide izatea leporatzen diote. Polizia operazioa Guardia Zibilarekin batera egin du Frantziako Poliziak. Polizia iturriek Mujikari egozten diote 2001eko hauteskunde kanpainan Jose Maria Aznar Espainiako presidentea hiltzeko atentatu saioan misilak jaso eta entregatzeko ardura izatea. Ataundarra da Mujika, baina urte asko bizi izan zen Amezketan (Gipuzkoa). Domintxainera (Zuberoa) joan zen ondoren bizitzera.
2008an salaketa ipini zuen Baionako epaitegian bi gizonek bahitu eta poliziarekin kolaboratzea eskaini ziotelako. Urte hartako abenduaren 11n, Mujika Donapaleura joan zen erosketak egitera, eta hiru gizonek, poliziak zirela esanez, haien autora joateko esan zioten. Gero ohartu zen gizon haiek ez zirela frantses poliziak. Itxura guztien arabera, espainiar poliziak ziren.
Handik mendialdera eraman zuten, eta laku baten ondoko etxola batean galderak eta mehatxuak egin zizkioten. Poliziarekin kolaboratzea proposatu zioten, baina Mujikak ez zien berehala erantzun. Lanera joan behar zuela-eta, berriz eraman zuten hartu zuten tokira. Egun hartan bertan, beste hitzordu bat ezarri zioten, baina Mujika ez zen hitzordu hartara agertu.
Geroztik beldurrez bizi dela salatu zuen Mujikak, bi gizonek bahitu eta preso zuen alabaren egoera baliatuz, kolaboratzea eskaini ziotenetik. Ez zen ausartzen bakarrik inora joaten. Salaketa aurkeztu eta prentsaurrekoa eman zuenetik ez zuela beste mehatxurik jaso argitu zuen Maritxu Paulus-Basurko abokatuak. beldurrez bizi izan da 2008ko abendutik,
Gertaera harengatik 2009an Baionako instrukzio epaitegian deklaratu zuen, bi ordu inguruan.