Altamira auzoan festak dituzte asteburuan
Otegi-Enea Majori eta Eskarabilla auzoetan festak antolatzen urte gehiago eramanagatik, aro berriko Altamirako festak egonkortzen hasiak direla esan daiteke, bai behintzat egitarauari erreperatuta. Hamabost egun eskas falta dira Santa Ana jaietako umeen asteburua hasteko, eta Altamirako festak jai nagusien atariko modura bizi ditu jendeak. Arratsaldean botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak bihar, eta horren ondoren, umeentzako jolasak izango dira. Bikotekako II. Futbolin txapelketaren ondoren, buruhandi eta erraldoiek girotuko dituzte kaleak, eta iluntze partean luntxa banatuko diete auzoko zaharrenei. Egan taldeak girotuko du gaua. Larunbata, egun bete-betea Umeentzako krosaren eta marrazki lehiaketaren ondoren, patata tortilla lehiaketa, trikipoteoa eta mus txapelketa dituzte, eta arratsalde-gau partean egingo dituzte ekitaldirik nabarmenenak. 18:00etan hiru auzoen arteko herri kirol desafioa dago, eta gaua mozorrotuta pasa ondoren, goizaldeko danborrada ere egingo dute. Errondailaren saioarekin hasi, eta sardinaren hiletarekin bukatuko dira festak, igandean. EGITARAUA Bihar, hilak 6 17:00. Txupinazioa eta umeentzako jolasak. 18:00. II. Futbolin txapelketa. 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak. 21:00. Jubilatuentzako luntxa. 23:00. Eganekin dantzaldia Etzi, hilak 7 10:00. Umeentzako krosa. 10:30. Umeentzako III. Marrazki lehiaketa. 12:30. Patata tortilla lehia. 13:00. Trikipoteoa. 16:00. II. Mus txapelketa. 16:30. Ibon magoaren saioa. 18:00. Altamira, Otegienea-Majori eta Eskarabillako auzotarren arteko herri kirolak. 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak. 21:00. Auzo afaria [...]
Otegi-Enea Majori eta Eskarabilla auzoetan festak antolatzen urte gehiago eramanagatik, aro berriko Altamirako festak egonkortzen hasiak direla esan daiteke, bai behintzat egitarauari erreperatuta. Hamabost egun eskas falta dira Santa Ana jaietako umeen asteburua hasteko, eta Altamirako festak jai nagusien atariko modura bizi ditu jendeak.
Arratsaldean botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak bihar, eta horren ondoren, umeentzako jolasak izango dira. Bikotekako II. Futbolin txapelketaren ondoren, buruhandi eta erraldoiek girotuko dituzte kaleak, eta iluntze partean luntxa banatuko diete auzoko zaharrenei. Egan taldeak girotuko du gaua.
Larunbata, egun bete-betea
Umeentzako krosaren eta marrazki lehiaketaren ondoren, patata tortilla lehiaketa, trikipoteoa eta mus txapelketa dituzte, eta arratsalde-gau partean egingo dituzte ekitaldirik nabarmenenak. 18:00etan hiru auzoen arteko herri kirol desafioa dago, eta gaua mozorrotuta pasa ondoren, goizaldeko danborrada ere egingo dute. Errondailaren saioarekin hasi, eta sardinaren hiletarekin bukatuko dira festak, igandean.
EGITARAUA
Bihar, hilak 6
- 17:00. Txupinazioa eta umeentzako jolasak.
- 18:00. II. Futbolin txapelketa.
- 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 21:00. Jubilatuentzako luntxa.
- 23:00. Eganekin dantzaldia
Etzi, hilak 7
- 10:00. Umeentzako krosa.
- 10:30. Umeentzako III. Marrazki lehiaketa.
- 12:30. Patata tortilla lehia.
- 13:00. Trikipoteoa.
- 16:00. II. Mus txapelketa.
- 16:30. Ibon magoaren saioa.
- 18:00. Altamira, Otegienea-Majori eta Eskarabillako auzotarren arteko herri kirolak.
- 20:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 21:00. Auzo afaria bertsolariek girotuta.
- 23:00. Drindots taldearekin dantzaldia.
- 00:00. Mozorro lehiaketa.
- 03:00. DJ Xabeat.
- 06:00. Matutina edo goizaldeko danborrada.
Igandea, hilak 8
- 13:00. Errondaila.
- 16:00. Toka txapelketa eta umeentzako ipuin kontalaria.
- 19:00. DJ Jerry.
- 22:30. Sardinaren hileta