Aramako eta Ordiziako alkateak Udalbiltzaren batzorde eragileko kide
Etorkizuneko Udalbiltza sortzeko eta berrantolatzeko talde eragilean Goierriko bi hautetsi daude: Ordiziako alkate Igor Eguren, eta Aramako alkate Asier Mujika. Larunbatean aurkeztu zuten talde eragilea, Iruñean. Hamazazpi alkate-zinegotzik osatu dute...
Etorkizuneko Udalbiltza sortzeko eta berrantolatzeko talde eragilean Goierriko bi hautetsi daude: Ordiziako alkate Igor Eguren, eta Aramako alkate Asier Mujika. Larunbatean aurkeztu zuten talde eragilea, Iruñean. Hamazazpi alkate-zinegotzik osatu dute, eta Aramako nahiz Ordiziako alkateak dira gipuzkoar ordezkari bakarrak.
Talde eragileak bi eginkizun hartu ditu bere gain, harik eta Udalbiltza eratzeko batzarra ospatzen den egunera arte. Batetik, erakundearen aldeko atxikimenduak jasotzen jarraituko dute —larunbatera arte zazpi euskal herrialdeetako 1.100 hautetsik babestu dute—, udaletxeetara deialdian iritsaraziz.
Bestetik, Udalbiltzaren oinarria izango den eduki-zirriborroa prestatu du talde eragileak, «udal hautetsi guztiekin eztabaidatzeko eta Udalbiltza berriari esparru berri bat jartzeko», azaldu du Egurenek.