Bi lagun atxilotu dituzte, Arriarango enpresa batean lapurretan ari zirela
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean, Arriarango enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela. Ustezko lapurrak 3.000 euroko balioa duten hainbat motor eta kable lapurtzen saiatu ziren, baina enpresako langileek ikusi eta abisu...
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean, Arriarango enpresa batean lapurreta egin nahian ari zirela. Ustezko lapurrak 3.000 euroko balioa duten hainbat motor eta kable lapurtzen saiatu ziren, baina enpresako langileek ikusi eta abisua pasa zioten Ertzaintzari.
Lapurrak mendian gora ihes egiten saiatu ziren, baina ertzainek atzetik jarraitu eta harrapatu egin zituzten. Atxilotzeko unean, lapurrek “erresistentzia” erakutsi zutela eta “indarra erabili” zutela azaldu dute Herrizaingo Sailetik.
Atxilotuak, 35 eta 27 urteko bi gizonezko dira, biak ere aurrekariak dituztenak. Lapurreta ahalegina izaki, ertzain etxean ordu batzuk pasa ondoren, aske utzi zituzten, epaiketaren zain. Ertzaintzak, ihes egitea lortu zuten beste bi lagunen bila jarraitzen du.