Conquistourreko Ordiziako bi lehiak etzi emango dituzte ETB2 katean
Ekainaren 20an Ordizian grabatu ziren Conquistour telebista programako bi probak erakutsiko dituen saioa igandean emitituko dute ETB2 katean, 22:00etatik aurrera. Joxemiel Barandiaran plazan jokatu zen eguerdian taldekako proba Ordizia Rugby Elkarteko...
Ekainaren 20an Ordizian grabatu ziren Conquistour telebista programako bi probak erakutsiko dituen saioa igandean emitituko dute ETB2 katean, 22:00etatik aurrera. Joxemiel Barandiaran plazan jokatu zen eguerdian taldekako proba Ordizia Rugby Elkarteko eta Conquistourreko seina lehiakideren artean, eta arratsaldean, bakarkakoa jokatu zuten Plaza Nagusian Kristina Rodriguez errugbiko fisioterapeutak eta Manu Maritxalarrek.
Ordiziako taldearen kapitaina Mikel Mungia izan zen, eta Julen Goia, Natale Sanchez, Imanol Iruarriz, Jaun Perez eta Kristina Rodriguez izan ziren beste bost partaideak. Conquistourreko taldearen kapitaina Manu Maritxalar izan zen, eta harekin batera David Seco, Vero, Isa, Lobo eta Migueliz aritu ziren lehian.












