Haur saharar bat ekarri dute Beasaina uda pasatzera
Aurreko urteetan Beasaina lau haur saharar inguru ekarri izan badira ere, aurten, krisiagatik edo, bat bakarra ekarri dute. Denek Moulud ezizenez deitzen badiote ere, Nafee Mulay Mahmud da bere izena eta Naroa Abalbidere etxean igaroko du uda: ekainaren 25etik abuztuaren 25era arte. Mendebaldeko Saharatik dator bera, egoera geroz eta okerrago bihurtzen ari den Tindufeko errefuxiatu kanpamendu batetik. Lotutako albisteak: • Saharako haurrak Goierrin dira [2012-07-05] Gaur eguerdian udaletxean egin den aurkezpenean lotxati xamar azaldu bada ere, etxean oso hiztuna dela azaldu du Abalbidek. Iaz ere Maiatzak 20 erakundearen bidez Goerrin izan zen Mulay eta begietako arazo bat medio Abalbideren etxean gelditu behar izan zuen gainerakoak baino denbora pixka bat gehiagoan, eta horregatik jada konfidantza pixka bat badu eurekin. Dirudienez, kanpmendu inguruetako hareak kalte egiten dio begietan eta oso gorrituta izaten ditu, afal orduan gosea kentzerainoko mina sortzen diolarik honek. Horrelako arazoengatik eta elikadura osasuntsua izateko hemen aukera gehiago dutelako, haur sahararrentzat oso onuragarria izaten da uda partea hemen pasatzea.
Aurreko urteetan Beasaina lau haur saharar inguru ekarri izan badira ere, aurten, krisiagatik edo, bat bakarra ekarri dute. Denek Moulud ezizenez deitzen badiote ere, Nafee Mulay Mahmud da bere izena eta Naroa Abalbidere etxean igaroko du uda: ekainaren 25etik abuztuaren 25era arte. Mendebaldeko Saharatik dator bera, egoera geroz eta okerrago bihurtzen ari den Tindufeko errefuxiatu kanpamendu batetik.
• Saharako haurrak Goierrin dira [2012-07-05]
Gaur eguerdian udaletxean egin den aurkezpenean lotxati xamar azaldu bada ere, etxean oso hiztuna dela azaldu du Abalbidek. Iaz ere Maiatzak 20 erakundearen bidez Goerrin izan zen Mulay eta begietako arazo bat medio Abalbideren etxean gelditu behar izan zuen gainerakoak baino denbora pixka bat gehiagoan, eta horregatik jada konfidantza pixka bat badu eurekin. Dirudienez, kanpmendu inguruetako hareak kalte egiten dio begietan eta oso gorrituta izaten ditu, afal orduan gosea kentzerainoko mina sortzen diolarik honek. Horrelako arazoengatik eta elikadura osasuntsua izateko hemen aukera gehiago dutelako, haur sahararrentzat oso onuragarria izaten da uda partea hemen pasatzea.













