Pilota eta futbol txapelketa herrikoiak azken txanpan sartuko dira asteburuan
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta...
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta B ligari dagozkion hiru. Finalerdiak, berriz, gaur zortzi izango dira, eta bi ligetako finalak hilaren 18an, asteazkena, 19:00etan.
Hauek dira gaur arratsaldean indarrak neurtuko dituzten bikoteak: Diez-Zubiarrain/Kleto-Grulla (18:00, B liga); Lacalle-Cardoso/Usabiaga-Mujika (18:30, A liga); Garcia-Barreros/Abalos-Riaño (19:00, B liga); Iztueta-Arruabarrena/Otegi-Txomin (19:30, A liga); Perez-Muño/Luza-Zubi (20:00, B liga); Otegi-Insausti/Luzu-Zelaia (20:30, A liga); eta Angel-Garcia/Otegi-Otegi (21:00, A liga). Aurtengo txapelketan 31 bikotek hartu dute parte.
Futboleko finalerdiak etzi
Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren bigarren finalerdiak, berriz, etzi jokatuko dira Altamira estadioaren ondoko zelaian. Lehen finalerdietan Downtown eta Per la Forza taldeak jarri ziren aurretik, Rockusi eta Zerdiauri 0-1 irabazi ondoren. Zerdiau eta Per la Forzak jokatuko dute lehen partida etzi (16:00), eta Rockus eta Downtownek bigarrena (17:30). Finala hilaren 14an izango da.













