Santa Barbarako aterpetxeko ateak berriro ere ireki dituzte jabe berriek
Atzo arratsaldean egin zuten Urretxuko Santa Barbara aterpetxearen irekiera ekitaldia. Modu berezi batean egin zuten gainera: mendi ibilaldi eta guzti. Bidean egongo zirela iragarri zituzten sorpresek hainbat herritar erakarri zituzten ibilaldira. Adin guztietakoak.
Aterpetxetik abiatu, eta Lizarriturrira igo ziren guztiak, Agerre baserri inguruetatik gora eginez. Bidean, kantariak, gitarra-joleak, esploratzaileak eta Marik emandako sagardo botila batekin irekierara zihoazen iratxo bat eta Basajaun topatu zituzten. Bakoitzarekin minutu batzuk egin zituzten aurrera jarraitu aurretik. Gero, guztiak elkarrekin jaitsi ziren aterpetxera, txalapartarien doinura. Gotzon Aranburu kazetaria ere han izan zen, eta bideoz jaso zuen irekiera ekitaldia.
Lotutako albisteak:
• Urretxuko Udalak Santa Barbarako kontratua bertan behera utzi du [2012-06-05]
- Anariren kanta bat entzuteko aukera izan zuten ibiltariek
- Anariren kanta bat entzuteko aukera izan zuten ibiltariek
- Esploratzaile bat, “Domingerus”aren bila
- Domingerusen bila zebilen esploratzailea
- Basajaun eta bere lagun iratxoa, Lizarriturrin


















