Per la Forza eta Downtown, finalera
Multzokako fasean eta ondorengo kanporaketetan jokorik eraginkor eta erregularrena egin duten bi taldeak sailkatu dira Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren finalerako: Per la Forza eta Downtown. Bi taldeek gol bateko aldearekin ekin zioten atzo arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiei, baina errenta hori ez zuten baliatu behar izan, bigarren finalerdietako partida ere irabazi egin baitzuten bi taldeek: Per la Forza 2-1 hartu zuen mendean Zerdiau, eta Downtownek 2-0 irabazi zion Rockusi. Datorren larunbatea, hilak 14, jokatuko dute Per la Forzak eta Downtownek final nagusia, 11:30ean. Aurrez, 10:00etan, 3. eta 4. posturako partidan neurtuko dituzte indarrak Zerdiauk eta Rockusek. Partida ondoren, 15:00ak aldera, txapelketa parte hartu duten jokalari guztiek lagun arteko bazkaria egingo dute Beti Alai pilotalekuan. Bazkalondorenean banatuko dituzte garaikurrak. Txapelketari buruz xehetasun gehiago izateko, txapelketaren webgunea kontsulta daiteke.
Multzokako fasean eta ondorengo kanporaketetan jokorik eraginkor eta erregularrena egin duten bi taldeak sailkatu dira Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren finalerako: Per la Forza eta Downtown. Bi taldeek gol bateko aldearekin ekin zioten atzo arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiei, baina errenta hori ez zuten baliatu behar izan, bigarren finalerdietako partida ere irabazi egin baitzuten bi taldeek: Per la Forza 2-1 hartu zuen mendean Zerdiau, eta Downtownek 2-0 irabazi zion Rockusi.
Datorren larunbatea, hilak 14, jokatuko dute Per la Forzak eta Downtownek final nagusia, 11:30ean. Aurrez, 10:00etan, 3. eta 4. posturako partidan neurtuko dituzte indarrak Zerdiauk eta Rockusek. Partida ondoren, 15:00ak aldera, txapelketa parte hartu duten jokalari guztiek lagun arteko bazkaria egingo dute Beti Alai pilotalekuan. Bazkalondorenean banatuko dituzte garaikurrak. Txapelketari buruz xehetasun gehiago izateko, txapelketaren webgunea kontsulta daiteke.